Antzuola (Gipuzkoa)

Umetan irakaslearekin ikasitako abestia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-020-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Makila luze batean bi trapu (gorria eta zuria) ipintzen zituzten eta irakaslearekin herrian zehar abesten joaten ziren: "Kristorenak, kristorenak gara...".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Metroko makillatxo bat, eta puntan zurixa eta gorrixa ipintzen otsen. Banderatxo bat. Bi trapu puxketa, banderatxo bat puntan. Hauraxe bizkarrian hartzen giñuan eta maistriakin Ondaretik eta Antiguatik bueltia eitten giñuan hoixe kantatzen.
-Eta zela kantatzen ziñuen?
-Kristorenak
Kristorenak gera,
Kristorenak betiko
izango gera.
Kristorenak ziraden
Gure gurasuak
Baita ere euskaldun
ben-benetakuak.
Birau zatarrik etzan
Ez Euskal Herrian
Hitz egiten zanian
Euskera garbian.
Hitz egiten zanian
Euskera garbian.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia