Lagunarteko jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-063 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Antzuolako kantu eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Marijo Iparragirre
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: ANT-018/063
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Natura » Meteorologia
Transkripzioa
- Gero, flotia esan dozunian, flotakin... Hori ez dakit iñok esplikauko zeban, flota. Beste juego bat, ba, juegua, a fin de cuentas. Hor dao, erreka ertzetan egoten da landara bat. Ta hemen, jeneralian --bueno, jeneralian, lagatzen bajako--, hazi eitten da. Baiña eukitzen dau hiru bat zentimetro inguruko diametrua, eta da egurra barruan muna daukana. Zulua barruan...
- Intxusia edo?
- Intxusia, bai.
- Ta muna hori, ba, kendu eitten jako. Oso errez kentzen jakon. Eta geratzen zan, ba, hamar bat milimetro inguruko diametroko zuluakin. Ta gero eitten zan egur bat, hamar bat milimetro inguru edo mehetxuaua, han, behintzat, aurrera ta atzera ibiltzen zana. Ta gero horri ipintzen jakon esku-lekua. Osea, ba, beste hiru bat zentimetro inguruko diametrokua. Orduan, zulatuta zeunkan flota esaten jakon intxusia zer horri ipintzen jakon ahuakin mastikauta zer bat, kartoia edo papela edo zera.
- Kerrua [...]...
- Kerrua [be bai].
- Haura ipini. Gero hartzen zan estomaguan kontra, hamen, erdi-erdixan, eta tira eitten jakon. Eta zenbat eta presiño tiran haundixauan [zauen], orduan ta tirua urriñao faten zan. Flotaka ibiltzia esaten gontsan guk.
- Ta gero beste bat ointxe akordau [...].
- Orduan bazittuan eskillarasuak botatakuak eta be bazittuan orduan.
- Harekin?
- [...] lehen esan dozun haura?
- Tiragomia.
- Tiragomia.
- Bai, bai.
- Bai, hori bai. Lehen aittatu [...].
- Tiragomia ta ondia.
- Tiragomia ta ondia.
- Ta horrekin ze eitten zan botatzera edo ze...?
- Bai, bai.
- Konpetiziñuak edo zeoze jote...
- Gerrak be bai [San Antoniokuen] kontra ta... Ez [haiz] akordatzen?
- Bai, bai.
- Benetan, e! Holakotxe harrixak alkarri botatzen.
- Hor illunpera ta juan, ta han ya zitauta konbatia han izengo zala ta sekulako... Ta, gero, el colmo haura izen zan, haura zertu ta gero maristan batzuk ez dakit nik Bergaratik Antzuolara zetozen, ta harek ikusi. Ta harek ikusi giñuzenok, behintzat, parian tokau giñanok, hartu ta hona. Ta hemen atsalde guztia...
- Kastigauta. Kastigauta.
- [...] haura inportantiena izen zan [...], detaille inportantiena.
- Haura [...]...
- Orduan bi egoten zittuan. [...]. A! kastigua gehixao?
- Bai, batekin igual ez zuan akabauko haura.
- Baiña garbedaderik ez zuan egongo, eztok?
- Bai! Tokau ez!
- Ke ba!
- Tokau ez.
- Tokau zeikian, eztok? Tokau zeikian.
- Bai, ni akordatzen nok handik hona [eliza...] ta...
- [...] eliza ostian [... illaran... zulua...]...
- Ez. Hor kontuan euki bihar dok, guk, ba, gerra-denporako zera... Gerra... Ordukotxiak giñuztan ta [...]...
- Orduan bergararren kontra oso [...]...
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!