Gerra ostean ezaguna egin zen jolasa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-054 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Antzuolako kantu eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Marijo Iparragirre
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: ANT-018/054
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- [... paria]. Hau ez dakigu zan gerrian konzekuenzia edo zer, guk, behintzat, guretako jolas nazionala bezela zan hori zerian, eskolan. Eta zan, hor be bi talde jarri. Bi talde, ba, gerria, e? Guk inkluso [ipini...] --ta hori danok ezautuko ziñuen-- [Anbun] batalloia esaten jakon. Anbu hori zan Joxe Migel. Ta nik ez dakit nundik etara zan, berak etara zeban batalloia. Bera batalloian, ta zeuzkan kuadrilla bat... [ez kuadrilla, onenena ta be ez], bat zeukan oso ona, ta zan bere lehengusua, San Pioneko Joxe, Joxe ["Arin"] esaten gontsan. Orduan, izeten zan, pelota batekin, pelotia bastante min emoten zebana ondo jo ezkero. Ta batez be honek, Joxe ["Arin"]; zan ume desarrollaua. Desarrollaua [izango zan biharabada], baiña indar bat, hola, "fuera en serie" zeukana. Ta harek hartzen... Jo be ez dakit sekula iñor jo zeban... Bai, batenbaten bai, eztok? Zera jo juan... Bai, bai, bai. Anekdotia zerana dok... [Alusko] Florentino. Harek, berriz, eitten zeban, hola, salto eitten zeban eta zapua bezela geratzen zan. Ta oso zailla izeten zan. Klaro, beti mobimentuan nola [zan], salto [...] goittik bera ez dozu harrapatzen. Baiña baten jo zeban zerian, ipurgaiñian, ta uste dot teillaturaiño juan zala.
- Pelotia...
- Bueno, taillatura ez zan juan, baiña taillatuperaiño, e! Horrek orman joten zebanian, paretan joten zebanian, emoten zeban bonbia [... zala]: "buuu!". Baiña horrek zeukan beste umien aldian, ba, nik ez dakit ze belozidade [erungo zeban harek]!
- [...]
- Eta ze zan pelotia...
- Gerria. Zan gerria. Pelotia hartu ta kontrarixua hil. Gertuan baldin bazeuan, urrin baldin bazeuan, ba, onduena gertuan zeuanari.
- Jotia...
- Hari ahal dan haundixena emotia.
- Eta hartzen zebanak bota [ein bihar zeban]?
- Bota. Hartzen zebanak hartu ta bota. Ta gu, ba, klaro, hamar lagun alde batetik ta hamar bestetik. Baiña horrek ez dakit ze afan hartu zeben, [Anbun] batalloi horrek, ba, horrek beti ziran hamabin bat edo zortzi edo nik ez dakit zenbat izango zian, beste danen kontra. Baiña klaro, han zeuan Joxe hori, ta horrekin... joe! Jende guztia... hareandik urrin, behintzat! Oin, zorionez horixe zeuan, sekula ez zeban azertatzen.
- Kontuz horrekin, kortxua dauka barruan. Lardio bat egin dot neuk...
- Ta hori, nik uste dot, joku hori, ba...
- Kontuz, e! Beittu neri ze pasau jaten eta.
- ... gerrian ondorengo zera izengo zala. Hola, burruka bezelako zera zan, behintzat.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!