Antzuola (Gipuzkoa)

Hanka-topeka

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-055 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetako jolasak. Hanka-topeka.

Transkripzioa

- Hau, beste bat... zuek ez [jakixat...], lehen Enrikeri jardun jotsat esaten: hanka-topeka. Parejatan izeten zan. Hankia jaso eta zenek bestiari golpe haundixaua emon. Nik hau, goguan geratu jatan...
- Neri be, esan dozunian, goguan [...]
- Bai. Goguan, zeatik honek, eskolatik ertenda, guk baiño haundixauak zittuan Valentin ta, [zeran epokakua, ...neko] Antonio [basarrixan] ezkonduta dao ba? Horrekin. Hortxe, oin [polleruaneko] ta zerori dagon lekuan badakizue nola zeuan zer bat, istura bat jeuan ta gero ortuak jeestan. Hasi Udalakuak eta mordua, errekara bittartian, mordua jeestan. Hor jeuan istura bat, ta istura horrek, itxuria, arantzadunak-eta jaukan isturia. Kustiñua, behintzat, honek, Valentiñek, jo ta golpe dezentia emon edo "lo que sea", ekilibriua galdu edo, hara jausi, behintzat. Han sekulako ebaixa ein juan betonduan. Ta harekin zelako folloiak-eta euki zittuen ta horixe goguan jaukat. Ta hori, guk geuk, ez jakixat, asko ez giñuan biharbada praktikauko hori.
- [...] ikusi gehixao.
- E?
- Ikusi gehixao.
- Zaharrauak eingo juen ta... Bai. Hanka-topeka. O sea, adarixak balira, baiña hanka batekin. Ez dakit nik, bakutxak berak abilidade gehixao zeukan... ezkerra edo eskumia, abilidade gehixao zeukan hankia.
- Ta hankiakin joten zan?
- Bai, bai, bai."Tak!" Hartu ta... Inddarra hartu "o lo que sea!" ta... Hanka azpixakin, e! Hanka azpixak ipini zerian, parian, ta hola, eskuakin joko balitz bezela.
- Ginasia be bastante [bihar].
- Bai, bai. Joe... Hanka baten eta hola...
- Bai. Alturan-ta, jeneralian, berdiñak izengo zittuan bixak, baiña, ba, hankia zera ipini heuk, bertikal ipini bihar.
- Horreatik, ba...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia