Antzuola (Gipuzkoa)

Baserriko jolas ezagun bat

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-051 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetako jolasak. Kukurrukuka. Baserrian, gurdiarekin egiten zen jolasa. Bat partikaren puntan jartzen zen eta atzeko ezpatan jarrita zegoenak gora eta behera erabiltzen zuen. Jolas honek kanta bat ere izaten zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, gero beste hau ez dakit iñok kontau dotsun: kukurrukuka. [... be] akordatzen dala esaten jok. Kaletarrak ez jakixat; hori, basarrixan, burdixa... Burdixak badakik nola partikia eukitzen daben, eztok? Eta gero, bi ezpata eukitzen dittu: aurrekua eta atzekua. Burdi korrientia, e? Orduan, atzeko ezpatan jarri gu, mutikuok, mutiko kuadrilla bat, desnibela zertzeko moduan, ta mutiko bat jarri partika puntan. Partika puntan harek... uhela [hola... eukitzen zeban], lerakua bezela. Heldu hari ta jarri han, ta salto ein gora --bestian inpulsuakin gora jasotzen juan--, ta kantua hortara izeten zuan. Lehenenguan: "Kukurruku", han puntan zeuanak, partika puntan zeuanak, eztok? Ta bestiak, atzeko danak, kantatzen juen: "ze bihozu?". Ta atzera berriz gora eiñaz, "Olatia". "Zenendako?", atzekuak. Ta gero bestiak: "Abadiandako". "Abadia zetako?", "Mezia emoteko", " Mezia zetako?", "Zerura juateko!" "Zerua zetako", ta "Pastelak eta gozua jateko!". Oso... Ta nik ahaztuta neukan hori. Hi be akordatzen haiz, eztok?
- Bai, bai.
- [...]
- Bueno, han dibertitzan giñan gu. Joe, ba, dibertidu, baiña ondo, e! Klaro, pasatzen dana, kuadrilla dezentia bihar zan, burdixa libre ta...
- Bai, ta gero atzian kuadrilla haundixa jartzen baldin bazan, ta haura ihartu [samarrekoren bat jasotzen] baldin bazan, goittik behera komerixia [ederki].
- Saltua. Bai.
- Behin [...] joten bazeban goixa, goixan joten zeban saltuakin goittik behera.
- Bai, ta iñoiz jarein be bai hazañia eittiarren atzekuak. [...]. Lehenagoko Lapatza zaharrana ez dakik? [Akelaneko] aurrian emon zerari, bolketiari, ta... [Akelaneko] aurrian, Tellerianeko inguruan edo gorago, bolketiari emon Urretxutik, ferixatik, jentia dakarrela, ta "rrast!" --beti holakua izen bihar, ba, semian [...] antzekua edo-- ta "rrast!" ta basarrittar danak [... atzaparketan] azkenian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia