Umetako jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-047 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Antzuolako kantu eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Marijo Iparragirre
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: ANT-018/047
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
- Galderonka ta eitten ziñuen zuek?
- Bai.
- Baitta, galderonka be bai. Hori garizuman.
- Garizuman.
- Garizuman kalderonka.
- Ta pote-poteka be bai.
- Pote-poteka be bai. Haura be hor udazken aldera-edo ez zuan izaten, garizuma inguruan edo... pote-poteka.
- [...]
- Ta marroka be bai.
- Bai.
- Pote-poteka ze eitten ziñuen, potiari ostikadia jo edo gorde?
- Ez, bota eitten zan.
- Bota eitten zan?
- [...zan]. Han lagatzen zan potia, haura batek hartu ta urriñera botatzen zeban.
- Eskuakin bota.
- Eskuakin urriñera bota. Haura billa, bat, etortzen zanian billa, haren billa, beste danak gorde eitten zien. Ta gero billau ein bihar.
- A! Ta potia bota zebanak billau ein bihar zittuan gero bestiak?
- Bai, billau ein bihar zittuan.
- Kontau eitten zuan, eztok? Hamar arte edo... edo ez zuan kontatzen?
- Ez, potia zenbateraiño botatzen zan.
- Potia noraiño botatzen zan.
- [Zirkulora] ekarri. Hemendik bota harutz, hona etorri ta gero haura hasten zuan billa. Nun gorde... gorde eitten zuan bittartian [...]. Eta billa, beste baten billa dabillen bittartian beste batek jun ta bota ezkero ostikuaz pote haura, atzera berriz [...].
- Zapoka bezela, antzera.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!