Antzuola (Gipuzkoa)

Bidegintza

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-008-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bideak egiteko soroak ez ziren ikutu ere egiten. Idiak beharrezkoak baserriko lan desberdinetarako: egurra eramateko; lurreko lanak egiteko... Bideak egiteko azken urteotan laguntasun handia erakundeetatik. Bide klase desberdinak: porlanezkoak... Bakoitzaren berezitasunak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hau pista hau nun [ebai] zan, lehen zeuan bidetik, ala...?
- Ez, ez, ez.
- Berri-berri eitten zan...
- [...] lehen bidiak oso txarrak zian. Zuzen-zuzenian [jaisten] giñan. Orduan lurra beitzen jakon, soruai beitzen jakon. Orduan sorua ikutu barik ein bihar izeten zien bidiak. Eta oso-oso-oso... baiña bide txarretaikuak. Ibilli ezindako moduko bidiak zien harek. Horreatik euki bihar izaten giñutzen lehen esan doten behixez ta ardixez aparte, idi pare bat ona etxe danetan euki bihar izeten giñuan, ba, sutarako egurra ekarri ta lurreko lanak ein ta... Horixe. Kalera egurra be eruaten giñuan. Pixkat. Asko ez zan [eruaten] baiña... Burdikada batzuk saldu eitten zien kalera orduan, [paga-egurra]. Eta gero, ba, biher izeten zan lastua edo, beti etxekuakin ez giñan aillegatzen. Pentsua-edo biher izeten zan. Eta idi onak euki arren, lehengo bide horretan gurera aillegatzia kostatzen zan. Kostatzen zan gurera aillegatzia! Hori pisu haundirik hartu barik, e! Zeatik burdixa hutsik be, leku askotan, nahikua izeten zan behetik gora egoten zien lokatza-zuluekin ta maillekin nahikua izaten zan idi onendako burdixa hutsik. Eta karga haundirik ezin ebali bide haretan. Haura kalbarixo gogorra zan! Gogorra zan kalbarixua! Baiña guk orduan [...] giñuan; kosta zan, eskuz, [...]. Gero makinak be azaldu zian, eskabadorak. Guk einddakua, ba, aukeran, puntu askotan estua zan. Eskabadora horrek gehixao zabaldu ein zittuan eta mejorau, mejorau eskuz eginddako bidiak. Eta gero, oin azkenengo, ba, eskarrikasko, herriko... egon dian gizoneri aurreratu dialako ta akordu apartekua euki dabelako hemengo basarrixekin. Ta bai eskerrik asko diputaziñua eta gobierno baskuari, zeatik laguntasun haundi bat danon artian ekarri zoskuen eskura. Eta horren bidez danak [enbreau...]. Geu sakrifiziua ipinitta geure aldetik. Baiña bestela ezin zeikian lan bat, horretxek milloe pilla edarra Antzuolara ekarri oskuelako ein zian bi auzotara, behintzat, bidiak. Oin, harrezkeriok beste... orduen ein [ez dako] askotara ein dittue Antzuolan. Eta oin porlanakin eitten dittue, baiña guriak enbreauak zien.
- Eta hobia da enbreaua ala bestia?
- Nik uste dot kotxiendako hobia dala enbreaua. Neuk uste, e! Zeatik enbreaua suabia da. Enbreauak ez dauka porlanak daukan bezelako hori bibraziño hori ez jao emoten behikuluari. Hori ez jao emoten. Oin, porlana ondo... base onan gaiñian ipinitta baldin badao, urte gehixaorako eta [karga...]... --piñu asko dao, piñu asko dao oin--. Lehen esan dot, paguak eta gaztaiñak eta haritzak eta usteldu ein ziala. Zaharrak zian ta harek bota zian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia