Antzuola (Gipuzkoa)

Jai egunetan meza eta bezperak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-003-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Jai egunetan mezara joan behar. Bezperak ere egoten ziren, eta derrigorrezkoa izaten zen joatea. Ondoren erromeriara. Neska-laguntzea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jaixen mezia entzutzen giñuan. Gero orduan bizperak egoten zian egunero, zera, jaiero. Oin ez dao hori, baiña [ama bizperetara jun bihar izaten zan] beti.
- Ze dia bizperak?
- Ba, zian hiruretan, atsaldian hiruretan. Abadia juten zan korora ta kantatzen zittuen beran [...] eta...
- Eta gero ze eitten ziñuen jaixetan, domeketan-eta?
- Bueno, gero erromerixara Uzarragara edo norabait.
- Giro ona eitten zebanian edo...?
- Erromerixia zeuan lekuan, klaro.
- Eta txarra eitten zebanian egoten zian erromerixak?
- Kalian ibili bihar tabernarik taberna.
- Neskak eta mutillak?
- Mutillak bakarrik kalian. Mutillekin. Neskekin gabian. Edo erromerixan. Gero neska-laguntzera aramaittakua joten zebanian. Gero basarrin batera neska-laguntzera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia