Anoeta (Gipuzkoa)

Gaztaina egosiak jaten zituzten artoa zuritu ondoren

Gaztaina egosiak jaten zituzten artoa zuritu ondoren <p>Zazpi senide ziren eta behin baino gehiagotan gaztainak izaten zituzten afaltzeko. Gauzak asko aldatu dira. Arrazionamendu garaia zen. Artoa izaten zuten eta zuritu egin behar izaten zen. Artoa ganbarara igotzen zuten bertan lehortzeko. Gaztainak eltzetik lapurtu egiten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANO-002-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zazpi senide ziren eta behin baino gehiagotan gaztainak izaten zituzten afaltzeko. Gauzak asko aldatu dira. Arrazionamendu garaia zen. Artoa izaten zuten eta zuritu egin behar izaten zen. Artoa ganbarara igotzen zuten bertan lehortzeko. Gaztainak eltzetik lapurtu egiten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eguardiya etortzen zan, eta urdun ikusi nola, zer... zazpi senide giñan, e! eta zazpi... zazpirentzako han kazuela sukaldian´e prepaatu in bihar zian, e! Behin baiño gehiyotan bai e, “zer da” ta “gaztaiña” ta gaztain guk... Gure Goikoetxek gaztaiña asko zun, baso bat zakan zoragarriya, hemendik gertun iten dan, zea bat, baso bat, eta gaztaiña asko ta asko, arbol asko zian eta gaztaiñ ona. Eta urdun gaztaiña etxian’e gorde iten zan eta gaztaiñak egosi ta jaten giñuzen ba apaltzen´e, ze, zenbat aldiz patata eta azakin eta, gauza... gaur bezelako... gaur iya jarrita gaude ze jan ez, zer jan ez, baiño urdun, ai ama, urdun bestela zan gauza, e!
- Ordun razionamentuko garaiya.
- Urdun razionamentuko garaiya ya. Ya [zahartzen] ai naiz. Eta urdun, ba, zer? Eta gaztaiña postrian afaldu ta gero, ta gero artua. Garai hartan artua zan. Gaur, gaur ya galdu da hoi’re! Baiño artua ya ondu, sekatu, ta heltzen zan garaiyian, ya bildu iten zenun ta ekarri ganbara. Bandiyuak zian urdun basarritan, deitzen zitzaiona.
- Bandiyua?
- Bandiyua. Eta bandiyuan arto hoi botatzen zan ta igual eoten zian hiru, hiru gurdi, bost gurdi igual. Baiño gero illuntzetan afaldu e, eta aitta juten zan, ba… gu juten giñan aittonakin eta amonakin eta, ba arto zuritzia, txurikiña. Bakizu zer dan txurikiña? artua zuritu, eta txurikiña deitzen zitzaiyon horri, txurikiña.
- Zea e…
- Artua zurittu eta artua bea, buruba, artoburuba aparte. Eta zer? Iten genduna zan, ba gu, ba al dakizu zer? bost mutil. Eta, bueno, harrapatzen genduna jaten gendun. Eta zer? eta hau gertatu zen gure etxian behin baiño gehiyotan, e. Igual artua, saskik betetzen zian garaiyian, bandiyua eta gero ganbara. Eta artua ondo sekatzeko ganbara iyotzen zan, eta saskikin ba jun iten zian bi-hiru lagun, hiru bat saski izaten zian betetzen. Ta jendia’re bai. Ba, jendia´re igual, ba, sei bat lagun edo, artua zuritzen, eta gero ematen, ganbara. Eta denbora hortan, denbora hortan behera jetsi sukaldea ———eskaillerak zian gure etxian eta gero bandiyua—, behera jetsi, eta gaztaiñak gorde behian egosita. Zeatikan gaztaiñak zurittu, eo ke diga… artua zurittu, ta geo ondorenian gaztaiña jatia. Baiño denok, e. Egositako gaztaiñak. Baiño ze gertatzen zan behin baiño gehiyotan? guk ostu. Guk ostu ta gaztaiñak… Aittak bai palizak eman´e e! zea, jun gea, jun gaztaiña jatea, ta ze? gaztaiña laurdenikan’e ez.
- Danontzako’re ez ta…
- Ahal zunak denak gorde, ta gaztaiñ egosiya jaten. Hoi gertatu zan gure etxian behin baiño [gehiyotan].

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia