Rufina Zugasti Tejeria
Anoeta (Gipuzkoa) (1912)
Biografia
Alkizako azkenengo baserria zen Arpidegaraikoa baserrian jaio zen, baina hiru urte ingururekin Anoetara joan zen familia bizitzera, Apaetxe baserrira. Hamar senide izan ziren. Bi ahizpa zaharrenak eta anaia Ameriketara joan ziren eta Rufinari ume-umetatik baserriko lan gogorretan aritzea tokatu zitzaion. Aita arotza zen eta Irurako paper-lantegian arotz lanean jardun zuen 25 urtez. Rufina ere 10 urte bete eta biharamonean paper-lantegian hasi zen eta lau urtez jardun zuen bertan. Gero, Donostiara joan zen neskame, markes baten etxera, eta bertan errege-erreginei zerbitzatzea ere tokatu zitzaion, astero joaten baitziren markesaren etxera. Errenteriako hotel batean, Donostiako Hotel Paris-en eta tabernetan ere jardun zuen lanean. Anaia hil zenean itzuli zen etxera, gurasoei laguntzera. 77 urte zituen elkarrizketa egin zitzaionean, baina zehaztasun handiz kontatu zituen umetako eta gaztetako kontuak.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ANO-005 | 1989 | Dialektologia-EHU | Amaia Ugartemendia |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute