Andoain (Gipuzkoa)

Apaizarekin ur bedeinkatua botatzera joaten zirenekoa

Apaizarekin ur bedeinkatua botatzera joaten zirenekoa <p>Ur bedeinkatua botatzearen truke, baserriz baserri joaten zen apaiza. Mezalagunak apaizei laguntzen ibiltzen ziren, eta han ikusitakoak gogoan ditu Rafaelek. Ondo jakiten zuten zein izaten ziren bailara onenak, hau da, eskaintza onenak egiten zituztenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-080-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ur bedeinkatua botatzearen truke, baserriz baserri joaten zen apaiza. Mezalagunak apaizei laguntzen ibiltzen ziren, eta han ikusitakoak gogoan ditu Rafaelek. Ondo jakiten zuten zein izaten ziren bailara onenak, hau da, eskaintza onenak egiten zituztenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- San Juan bedeinkaziyua izaten zan, ba, San Juan inguru hortan. Eta astian igual bi biaje ingo zittuen; egun batian basarri batzuk, beste egun batian beste basarri batzuk… eta denak osatu arte. Eta apaiz bakoitzak zeukan baillara bat.
- Eta ze baillara izaten zan, hola, zuk esan dezuna, gehiena eskeintzen zuena o…? Izango zian diferentziyak baillaratik baillaraa.
- Bai. Hemen, Leizotz aldekua zan hobena.
- A bai?
- Bai. Eta Buruntza aldekua´re bai. Bestia, berriz, hemen zan Goiburu baillara, ta hoi ya zeagua zan, justugua-o gutzako.
- Ta zertan zan ba onena, Leizotz eta Buruntza… zertan?
- Hoi, ba, nola portatzen zian, ze borondate zuen. Igual, esan detena, kafian partes, ba, gozokik igual emango zizkiguen, ta holaxe. Umiantzako ze bihar zan, ba, hola. Hoi denak goguan eukitzen zian.
- Ordun, zein jungo zan Leizotzea eta Buruntzaa edo…
- Bai, pelea: “Nei tokatzen zait aurrena” ta “Ez, zu han izandu ziñan” ta hoik denak artxibuan, burun sartuta eukitzen giñun. Baiño oso ondo ibiltzen giñan.
- Eta Goiburu edo, justugokua esan dezu. Zer zan, baserri ttikiguak o zer zian?
- Basarri… txikiguak, gutxiyo aurreratutakuak… Gero, en kanbio, aurrena beak jarri dia. Baiño mutilzahar ta holakuak bizi zian eta, ordun, ba, hoitan zea gutxiyo eoten zan, eskeintza gutxiyo. Baiño, bueno, garaiok aillatzian ondo izaten giñan, e! Gaiñetik, baimena izaten gendun eskolaa jun gabe,ba, apaizakin jun bihar gendula ta, ordun, libre. Ta iya iñular arte ibiltzen giñan basarriz basarri.
- Egun guziya?
- Ez, atsaldia, atsaldia. Bazkalonduan atera eta ya rekorridua hartua eukitzen zun apaizak, eta hantxe, bolsa txikiya hartu ta…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia