Andoain (Gipuzkoa)

Kaletik ateratzeko, dotore jantzi behar

Kaletik ateratzeko, dotore jantzi behar Beraiek bizi ziren kaletik beste kale batera joatean, arropa dotoreagoa janzten zuten. Karburoarekin jolasean zebilen batean, arropa guztia zikindu zitzaion eta etxera joan behar izan zuen aldatzera, konfesatzera baitzihoan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-067-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Beraiek bizi ziren kaletik beste kale batera joatean, arropa dotoreagoa janzten zuten. Karburoarekin jolasean zebilen batean, arropa guztia zikindu zitzaion eta etxera joan behar izan zuen aldatzera, konfesatzera baitzihoan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Komuniyoa, konfesatzea gure etxian libertadia banun baiño: "Joxeba, konfesatzea jun bihar dek", Ta bueno juten giñan; kale batetik bestean kalea, beste kalea "ni hablar". Gure kalian bakarrik ibiltzen giñan. Bestea jun bihar giñun, hobeto jantzita. Eun batian, ni goatzen naiz, alkandora zuriyakin, manga motxak. Mekauen... Baiño in in bihar guria ta jun naiz karburuakin ta ez dakit zenbatek, lau jungo giñen, mekauen. Potuak danba! Bota deu ta bigarrenian, jakiña, ez zan lurra; zan errekako lurra, busti-bustiya. Bunba! Mekauen!, dedio! Dena zikin-zikiña, labaderua onduan giñun, okerrago. Hartu ura ta ia!-ia!, dena beltz-beltza. Bueno hau hola ez zeok juteik konfesatzea. Etxea, aldatu ta konfesatzea. Ba ama errieta, errieta. Bai baiño bastante, ez, bastante liberalak zian nere zeak, gurasuak liberalak zian. Bestiak, bestiak baiño liberalagua. Nik ez niyon aitai behiñ'e esan “beorri”. Nere launak bazian batzuk, “beorri” esaten ziyenak aittai.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia