Andoain (Gipuzkoa)

Karburo-potoarekin jolasean

Karburo-potoarekin jolasean Karburo-potoarekin jolasean aritzen ziren eta tiroa egitea lortzen zuten. Karburoa ekartzeko nola-hala moldatzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-067-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Karburo-potoarekin jolasean aritzen ziren eta tiroa egitea lortzen zuten. Karburoa ekartzeko nola-hala moldatzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero karburoakin'e bai. Potua, zuk ez dezu aitu, ez ziñun aittuko beiñ'e, zuloa iten zaio ttiki bat poto bati, tapa bat. Eta zulua iten dezu lurrian, hura sartu, karburua "carburo" zea mineruak eta nola ibiltzen zuen, holako pixka bat bota, tapatu zea ta beste laun batek eo zuk makilla batekin suba, jo ta suba. Jarri han ta iaaa! ateatzen zan baiño baiño zea e, kriston tirua iten zun gaiñez. [...], lapurreta in giñun. Lapurreta in giñun e hor tunela do, treneko tunela, ta eun batian, ñooo, ez dakit norbaitek billa, ikusiko zun ta: "Zea ziyok karburua potu haundiya zeok, me kauen". Jun giñan, lau eo bost jun giñan. Joe, usaiya earra eukiko zun harek e. Kolkuan ta galtzetan ta sartuta ta, pitiliñian ere bai bai zea sartu, karburua hola. Nik ez dakit zenbat kilo ekarri nitun etxea. Ta gure etxean, ezkatzian zea giñun, ba zulo bat baiño atiakin. Ganbara deitzen genion baiño, ganbara goikua izaten da eta gu behian giñun, sarreran. Han eukitzen giñun. Jo, puxkatu, puxkatu ta bueno oain atzekaldea, errekaa, han ibiltzen giñan tiroka.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia