Andoain (Gipuzkoa)

Ezkiogako Birjinaren mirariak gasolindegiari mesede egin zionekoa

Ezkiogako Birjinaren mirariak gasolindegiari mesede egin zionekoa Auto gutxi ziren garaian, miraria gertatu zen Ezkiogan. Hara joateko bidean, Joxebaren familiaren gasolindegitik pasatzen ziren autoak. Andoainen bi gasolindegi zeuden.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-067-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Auto gutxi ziren garaian, miraria gertatu zen Ezkiogan. Hara joateko bidean, Joxebaren familiaren gasolindegitik pasatzen ziren autoak. Andoainen bi gasolindegi zeuden.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta garai hartan automobillak zuk esan dezuna gutxi izango zian?
- Ba, bai baiño baiño han tenporada, gu katolikuak giñan, apostolikuak gea baiño ño!, bastante... Ni oain behintzat bastante atzeatuba, eta gure aitta ere bastante zea zan, liberala eo. Bueno, azaldu zan milagrua, "milagro de la virgen de Ezkioga". Bastante e, bastante dakat. Eta ordun, hua bixitatzea hemendik asko juten zian Donostikuak eta toki guztitakuak, prantsesak'e bai eta hortik nola pasatzen zian, autobusak eta puñetak hor gelditzen zien.
- Hara!
- Tra-ta-ta, gasolina. Beste gasolinera zeon, ba Eroski nola oan, hor zeon beste gasolinera, hua zan, hua, ze izena du? Joe, ahaztu zat; Bueno, beste gasolinera.
-Bi ahal zian Andoainen?
- Bai, bi zian; guria ta zea, ta gero kendu in ziguen.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia