"Terrible" zaldia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-063-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra ostean, errotara joan izan zen zalgurdiarekin. Zaldi ospetsua zen beraiena: "Terrible" zuen izena, Errioxatik ekarritakoa.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko azaroaren 24a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: AND-063/008
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Ta geo, bai, errota… hemen Kaletxikin errota bat bazan, ta harea´re zaldiyakin´e etorri izandu nitzan gaztetan. Gero ya bizikletan remolkia gendun. Gero zaldiya gaizkittu zan ta saldu geniyon ta… Zaldi famosua izandu gendun oso.
- A bai, e?
- Bai, […] zaldiya.
- Zer zan ba zaldi hoi?
- Zaldi harek? Ba, zan bereziya. Terrible zun izena.
- Terrible?
- Badakizu zergatik? Riojanua baizan. Ta Riojatik ekarri zun izena: Terrible. Ta gure etxen, geo, hemen pariente batzuk ekarri zuen fruta partitzeko Andoainen. Eta geo gure baserria ekarri zuen ta guk zaldiya bihar gendun ta... Oso famosua izan zan. Terrible. Bai. Riojanuak zian gure parientiakin ezkondutakuak.
- Baiño Terrible zer dela ta? Zer zan, gaixto xamarra o…?
- Ez, oso ona. Oso umilla ta jatorra zan zaldi hoi. Ez dakit zergatik. Riojatik ekarriya izan bihar zun. Eta guk ez geniyon deitzen Terrible, baiño beak etortzen zianian ikustea-ta “Terrible!” ta deika ta han ibiltzen zian.
- Zer zen eskutik haziya eo hola?
- Ez dakit. Ez dakit. Oso ona zan. Pinttua, beltxa ta txuriyakin, ta oso politta.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!