Zalgurdian gustura, kotxea balitz bezala
12 urte exkax zituela, txerrikumeak eramaten zituen Hernaniko feriara. Garai hartan, zaldiarekin eta gurdiarekin ibiltzea zoramena zen Migelentzat, asko gustatzen zitzaion.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko azaroaren 24a
- Iraupena: 0:00:57
- Erref: AND-063/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Herria, azpiegitura » Garraioak » Beste garraio batzuk
Transkripzioa
- Baiño hamabi urte o asko [gehio] gabe txerrikumiak Hernania feria ematen nittun nik. Zaldiya ta gurdin. Bueno, zaldiya ta karrua esaten geniyon, baiño oain euskeraz […] due “gurdiya”, karruai “gurdiya” esaten die. Hoi beste batek´e hoi jarri zian. Ta nik zaldiyakin ta hola ibiltzeatik ikeragarrizko… Nik badirudi ordun karneta bezela nuala. Ni zaldiyakin ibiltzia ta zea, gurdiyakin txerriik-eta ibiltzia-ta neretzat zan zoramena. Gurasok juten zian… gurason bat jungo zan trenian tratua ittea, baiño ni oiñez bakar-bakarrik hamabi urteako. O lehenau igual, e! Juten nitzan ni Hernania, txerrikumiak, hamar bat txerrikume hartu karruan, tapatuta jartzen gendun, eta ni gustora juten nitzan! Esaten dizut, ba. Eta Urnietatik…
- Ta oiñez zu zaldiyai tiraka.
- E?
- Oiñez, zu zeorrek.
- Klaro! Ni oiñez, klaro! Ni lurretik, lurretik. Hua dana itxiya ta han txerrikumiak barrenen.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!