Andoain (Gipuzkoa)

Urnietako eta Andoaingo euskararen arteko aldeak

Urnietako eta Andoaingo euskararen arteko aldeak <p>Aita Andoaingoa zuen; eta ama, Urnietako Oiamar baserrikoa. Urnieta eta Andoaingo euskararen arteko aldeak aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-063-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita Andoaingoa zuen; eta ama, Urnietako Oiamar baserrikoa. Urnieta eta Andoaingo euskararen arteko aldeak aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, ba, aita etxekua gendun eta ama Urnietako auzoko Oiamarkua. Zeatikan auzoa itten da Andoain ta Urnietakin gure basarri hoi.
- Oso mugan dago, ezta?
- Bai, oso ondon. Berton. Gu Andoainguak eta haik Urnietarrak. Eta, gaur egondu naiz gogoratzen, hitz batzuk bazittuen diferentiak. Adibidez, garuana. Andoainen “garua” esaten deu ta Urnietan “iñixtorra”.
- Hara!
- Bai, beti “iñixtorretaa”, ta “iñixtorretaa” ta guk “garotaa”. Eta ondokuak giñan, e! Juxtu muga tartia gendun. Eta hoi oso… Beste hitz batzuk´e bai. Txorin izenak-eta´re bazian diferente esaten ziyenak. Guk “etxolarra” esaten geniyona, haik “burloiak” esaten ziyen. Karo, nik lehengusukin asko tratatu nun, nere edadekuak zian. Eta… Bai. Hoi da ze diferentzi daon. Eta Urnietan badao oain e, elkarte bat “Inixtorra” jartzen diena. Bereziya da Urnietan esaten dan hitz hoi, ikusten danez. Bai.
- Eta zuen ama, ordun, ondoko baserri batekua?
- Auzoko Urnietako Oiamarkua, bai.
- Oiamarkua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia