Aitona mikeletea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-060-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aitona mikeletea zen. Erretiratu ostean, garbiketa-lanetan ibili zen. Mikeleteek "emakumeen lan" asko egiten zituzten etxean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko azaroaren 16a
- Iraupena: 0:01:09
- Erref: AND-060/004
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Polizia
Transkripzioa
- Akordatzen al zea aittonan lan hortaz zerbaitte?
- Ez, ez naiz gogoatzen uniformez ikusiya nik aittona. Ez naiz gogoatzen. Baiño erretiratu ta gero, gerra denboran ta hola, liempieza `Caja de Ahorros´ana-ta beak itten zittun.
- Hara!
- Bai, badakizu mikeletiak-eta diputaziyotikan ibiltzen zian, ta erretiratu zanian eman ziyuen, ba, garbiketak-eta itteko. Hoi gogoatzen naiz, nola… eske etxetikan bertan gendun `Caja de Ahorros´a ta nola juaten nitzan ni aittonana garbiketan aitzen zanian ta hola. Eske, hola, mikeletiak eta guardak eta hoik “emakume lanak” asko in zittuen, e! Itten zittuen etxian. Ni gogoatzen naiz amonai… jesus, amonai! Beti etxeko lanak eta beak… este… trapuba lurrekua beak pasa ta, ba, han ibiltzen zian, bai.
- Ondo ikasita zeuden ordun…
- Bai, ohittura hoi. Badakizu, bere serbiziyua kunplittu ta gero etxera etortzen zian ta zerbait in bihar ta… Gero, baratza zakan, ta baratzan ta…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!