Andoain (Gipuzkoa)

Oso txikia zela hil zitzaion ama

Oso txikia zela hil zitzaion ama <p>Bi urte eta zortzi hilabete zituen ama hil zitzaionean. Orduko oroitzapen lausoa dauka. Sarkomak jota hil zen ama. Garai hartan, Andoaingo medikua don Agustin Amilibia zarauztarra zen. Gaztetan ez du gogoan bera gaixo egon izanik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bi urte eta zortzi hilabete zituen ama hil zitzaionean. Orduko oroitzapen lausoa dauka. Sarkomak jota hil zen ama. Garai hartan, Andoaingo medikua don Agustin Amilibia zarauztarra zen. Gaztetan ez du gogoan bera gaixo egon izanik.

Transkripzioa

- Daukat sensaziyo txiki bat, hola, nik nauzkan bi urte ta zortzi hillabete nere ama hil zanian, ta sensaziyo txiki bat badaukat, han, amonan ta aittonan-ta sukaldian, ama hil zanian, nola etorri zian familikuak-eta etorri zian ta hola, ta hola... pixkat… jendia triste ta negarrez ta hola ta… daukat sensasiyo bat, ba, ordun ote zan, ama hil zanian. Baiño ez naiz gogoratzen ezerrez.
- Badakizu zer dela-eta hil zen? Gaixotasunen bat edo…?
- Bai, hezurretatikan, sarkoma-o esaten diyuen enfermedade hoi.
- Ordun, garai hartan, ez dakit holako gaixotasunak-eta asko izaten zian.
- Ordun sendatzeik ez zeon, gaiñea, ordun. Hala uste det nik behintzat. Garai hartan hezurretako miñak eta hoik… ba!
- Medikuikan-eta izaten al zan Andoaiñen?
- Bai, bai, bai. Andoaiñen bai. Garai hartan zan Andoaingo medikua, Zarauzko semia, don Agustin Amilibia izan bihar zun. Bai.
- Ordun oain bezelako konsultak eta anbulatoriuak eta holakotan ez…
- Ez, ez, beren etxe partikularretan iten zian konsultak eta.
- Akordatzen zea zu medikutaa noizbaitte juna?
- Gaztetan?
- Bai.
- Ez, ez.
- Oain baiño sanoxio igual, biharrak eakutsiya edo, fuerte jaioko ziñaten o haziko ziñaten.
- Bai, ni behintzat ez naiz gogoratzen hola gaixo egon [danik] eta hola. Ez naiz… Oain azkeneko ordu hoitan bi operaziyo txiki in zizkiaten, baiño, gaiñantzian, hola, gaztetan ez naiz gogoratzen hola gaixo egonik eta. Hortan suerte haundi bat euki det.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia