Gerra eragin zuten kausak eta pertsonak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-047-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1936ko gerra zergatik sortu zen azaltzen du: Espainiako gobernuan ezkerra zen nagusi, eta militarrek estatu-kolpea eman zuten. Hori egiteko, Francok eta Molak sortu zuten armada: Francok Afrikan eta Molak Iruñean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: AND-047/011
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) , Bestelako kontuak » Historia orokorra
Transkripzioa
- Erramun, ze izan zan hogeita hamaseiko gerran?
- Bai.
- Zergatik sortu zan?
- Hogeita hamaseiko gerra izan zen, Espaiñi maillan gobernu sozialista zeon nagusi. Sozialista hoik zian republikanoak, komunistak laguntzen zieten. Bazian beste politika mota batzuk’e, anarkistak eta abar. Ezkerraldeko taldeak elkartuta zeon Espainiako gobernua. Eta militarrak ez zauden konforme gobernu horrekin eta esaten dan bezela "golpe de estado" egin zuen. Hori egiteko ba Francok organizatu zuen Afrikan ejerzito bat, guda talde bat eta bestalde, beste buruzagi militar buruzagi batek, Mola izenekoak, Iruñan osatu zuen reketeak eta karlistak eta talde hortako jendeakin beste talde bat.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!