Andoain (Gipuzkoa)

Belabieta mendiko sarraskia

Belabieta mendiko sarraskia <p>Francok eta Molak planifikatu zuten estatu-kolpea, horrela, Espainiako agintea lortzeko. Belabieta mendian (Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan) izan zen lehenengo sarraskia. Gudariek ez zuten gerrarako antolamendu sistematikorik, etxez etxe arma bila joaten ziren. Sarraski hartan hil zen lehenengo pertsona andoaindarra zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-047-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Francok eta Molak planifikatu zuten estatu-kolpea, horrela, Espainiako agintea lortzeko. Belabieta mendian (Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan) izan zen lehenengo sarraskia. Gudariek ez zuten gerrarako antolamendu sistematikorik, etxez etxe arma bila joaten ziren. Sarraski hartan hil zen lehenengo pertsona andoaindarra zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta biak "de acuerdo" zauden, bai Franco eta bai Mola "de acuerdo" zauden biak zean Espainian estaduari golpe bat emateko eta gobernu hori bota eta beak gobernatzen jartzeko. Bueno; hori egiteko ba Molak, esan dedan bezela, Iruñan osatu zuen guda-talde hori ekainaren, este...
- Uztailaren.
- Bai, uztailaren hemezortzian atera zan Iruñatik. Belaxe, hor badao mendi bat, Belabieta izena duena, mendixka bat Gipuzkoa eta Naparron artean muga egiten duena. Salto batean iritsi ziren horrera, zergatikan Naparroan, bera naparrak nola ziren ez zuen oztoporik izan eta hor izan zan lehenbiziko sarraskia. Hor aurre ein zioten hemendikan gudariak, gudarik zian borondatez gerrara, gudarako prest jarri zirenak. Gero, herriko beste zenbait abertzale eta alde hontatikan'e bai. Ezker aldeko jende batzuk ere bazian alde hontatikan. Baina, ezerren organizaziyoik ez zuten, gerra tresnikan'e ez zuten. Baserriz baserri ibili ziren, eskopetak eta zian tresna guztik biltzen. Gure etxetikan ere eskopeta bat eaman zuen. Etortzen ziran, sartzen ziran barrena ta ""aber, eskopeta hori honuntza!", eta "ba, ez dao eskopetaik", eta "ze ez dezuela?". Sartu ta miatzen zittun ta billatzen baldin bazuen bronka galanta bota ta kuestiyoa eskopetak eta kartutxoak eta ahal zituen guztik eraman iten zituzten. Eta hoik zien erabili zituzten armak beste hoien kontra. Klaro, hoiyekin zer eiñikan ez zeukaten eta ez dakit, bi eo hiru egun ez zuten iraun. Hor izan zen, sarraski horetan izan zen lehendabiziko hilla, guda hortan, hogeita hamaseigarreneko guda hortan lehendabiziko hilla eta bera andoaindarra, andoaindarra zan bera. Eta, bueno, zaurituak'e izan ziren eta hortikan aurrea ba belaxe, belaxe ziren Andoainen, Andoainera belaxe sartu ziren.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia