Andoain (Gipuzkoa)

Euskara hitz egiteko lotsa

Euskara hitz egiteko lotsa <p>Beti euskaraz hitz egin izan du Rokek. Lehen, euskara gaztelania baino gutxiago zen lotsagatik, baserritar askok ez zieten seme-alabei euskara erakusten. Andoainen "mokolo" hitza erabili izan da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-030-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beti euskaraz hitz egin izan du Rokek. Lehen, euskara gaztelania baino gutxiago zen lotsagatik, baserritar askok ez zieten seme-alabei euskara erakusten. Andoainen "mokolo" hitza erabili izan da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta euskerak ordun atzerakadaik izandu al zun? O zuek erderaz o euskeraz o nola manejatzen ziñaten ttikitan?
- Gu euskeraz. Gu, gu gaztediya beti euskeraz aitu gea. Oain'e ni gehiyenian euskeraz aitzen naiz e? Baiño nere lagunak ni bezela dakiye euskeraz, baiño erderaz beti jotzen due.
- Ordun izaten al zan pentsatzen zunikan erdera gehiyo zala edo, euskeraz hitz ein nahi ez o izaten al zan?
- Ba, batez ere basarritarrak.
- A bai?
- Basarritarrak esaten zuen. Nik ezautzen dittut, zea, basarritarrak euskeraz ez dakiyenak semiak. Amak eta're nolabaitte behintzat erderaz, zeatikan basarritarrak ordun tontuak bezela zian, tontuak, mokoluak Andoaiñen. Andoaiñen mokolua Andoaingo herriya da hoi, o hitza. Hoi da, "por ejemplo", Urnietan da iñozua. Tonto, nola esaten da, tonto. Ta Andoaiñen esaten da mokolua. Ta mokolua izen hoi're galdu in da Andoaiñen. Eta Etxeberrietako tabernatikan bakarra aitzen det, kartetan ai dianak "hi, mokolua!". Andoaiñen hor bakarra aitzen det, hitz hori. Hoi're galdu in da, mokolua. Hoi baten batek leheno aittu izan diyot, baten bati hola aittu mokolua, Donostin eta. "A, hi Andoaingua haiz e!".
- Ta ordun, mokolo batzuk izaten zian ordun?
- Oain'e bai, oain'e bai mokolua.
- Euskeraz baiño erderaz nahiago zuenak?
- Bai, bai; esaten dizut ba, gehiyenak baserritarrak.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia