Andoain (Gipuzkoa)

Euskara momentu eta leku bakoitzean

Euskara momentu eta leku bakoitzean <p>Gaztetan beti euskaraz egiten zuten lagunartean, hika hain zuzen ere. Berorika gutxi erabiltzen zuten, maila handiko gizonekin bakarrik. Euskara berdina da Tolosatik hasita Donostia aldera. Goierri aldean desberdindu egiten da euskara. Azpeitia eta Zarautz aldean ere euskara desberdindu egiten da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-027-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetan beti euskaraz egiten zuten lagunartean, hika hain zuzen ere. Berorika gutxi erabiltzen zuten, maila handiko gizonekin bakarrik. Euskara berdina da Tolosatik hasita Donostia aldera. Goierri aldean desberdindu egiten da euskara. Azpeitia eta Zarautz aldean ere euskara desberdindu egiten da.

Transkripzioa

- Ta euskerakin seituz, zuek gaztetan beti euskeraz hitz eiten zenuen. Zuen artean hika ta hitz egiten zenuen?
- Bai, oain'e hika.
- Ta berorrika norbaitekin?
- Bai, baiño gutxi, gutxi. Berorrika ya zea bihar zun, oso oso ze haundiya; apaiza eo zea eo oso zea haundiya behar zun, bai. Oseake nibel haundiko gizona eo behar zun.
- Hemendikan kanpoa, Andoaindik kanpoa ateatzen zeanian, euskera non hasten da kanbiatzen, lehen aitu gea pixka bat hizketan baiño, hemen jasota gelditzeko. Hemendikan Tolosa aldea eo Donosti aldea eo, nola, non hasten da kanbiatzen?
- Esaten dizut, hemendikan Donostia Tolosa artian guk ez dakau igua-igual-iguala zeatzen deu nahiz Astiasun nahiz zean igual-igual, berdin-berdin [jarduten] deu. Akaso, izango da batian larunbatan partez zapatua esango duela? Baiño hoi ya bakiu, baiño zea, baiño igual-igual zeatzen deu.
- Handikan aurrea ya edo, Azpeiti edo Goierri edo?
- Goierrin ya diferentia da, diferente esaten da, diferentia, dejia ta dana.
- Bukaerak eta?
- Bai. Ta bukaera. Nik esaten det ‘aitta’ ta haik esaten due ‘aitte’. Ta ‘ama’, haik esaten due ‘ame’.
- Azpeiti ta kostalde hortan?
- Kostalde hortan ta ere, behin Zarautzen, Zarautzen sartzean ya haik Zarautzen esatia, haik esango due, haik oaingo berriyahobeto dakie. Badakizu turismua udan, "pueblo turístico".
-Ta zuk ezautzen dituzun euskera diferente hoikin, polittena, onena eo garbina?
- Garbina, aizu, ni honekin ohittuba nao ta neetzako hau. Oain, bixkaitar batek eo zea han zea, nola esango nizuke, Motrikoar, mutrikotar bat haik ohituta, haiena izango da onena baiño; baiño Motriko ta Zumaia etorri ta nik Zumaiakoa nahiago det Motrikokoa baiño.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia