Andoain (Gipuzkoa)

Irrati-nobelak eta 'Euskal Telebista'

Irrati-nobelak eta 'Euskal Telebista' <p>Irrati-nobelak <em>Radio San Sebasti&aacute;n</em>en entzuten zituzten. Jendeak asko jarraitzen zituen irrati-nobela haiek. Denak gaztelaniaz izaten ziren. <em>Euskal Telebista</em> jarri zutenean, Martinen amak barre izugarriak egin zituen hango programak ikusten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-027-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Irrati-nobelak Radio San Sebastiánen entzuten zituzten. Jendeak asko jarraitzen zituen irrati-nobela haiek. Denak gaztelaniaz izaten ziren. Euskal Telebista jarri zutenean, Martinen amak barre izugarriak egin zituen hango programak ikusten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Radiyuan esan dezu, irratin nobelak?
- Bai.
- Aitze ziala ta, ze ze kanal zian eo, zein zian?
- Radio San Sebastián, Radio San Sebastiánek zitun bi emisora eo hiru zittun, ta geo beste bat’e bazan, zea Madrikua eo zea ta, ta haitan. Batian nobela bat, bestian..., ta jendia ba al dakizu nola nola eoten zan radiyuan, zea nobela hua zeatzen, "Ana Rosa" ta ez dakit zer ta badakit zer. Bueno, bueno! Sekulako... Nei ya ahaztu zaizkit izenak baiño-baiño ba al dakizu nola eoten zian?
- Euskeraz zerbait izaten al zan?
- Ez,ezta ezer'e. Euskal Telebista hasi arte ez.
- Ezta bertson batzuk edo?
- Ezer ez, ezer ez zuen iten. Euskera ez zuen... Geo zeatu zuenian, Euskal Telebista jarri zuenian aurreneko... Gue amak haik parrak in zittun gue amak! Joe... Haik parrak in zittun. Euskal Telebista jarri zuenian aurreneko zeatu zuen, ta aiba, zea hitz bat zaldikin, zaldi zea zakan kuadro zaldi kuadrak, ta mutilla, morroiya eo,t mutilla morroiya eo beltza, beltz-beltza ta hua euskeraz hitz eiten zeai nausiai. Gue amak: "Motel, motel hoi ez dek posible, hoi beidaiyok ze beltza dan, horrek euskeraz nundikan jakingo dik ba euskera...". (Barre). Gure, nere amak, nere amak "hua zea, euskeraz, hoi beltza-beltza dek eta horrek nola jakingo dik ba euskeraz, nundikan jakingo dik euskeraz, hoi ez dek posible, motel!".

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia