Andoaingoa, euskara garbia
Euskara non hasten den aldatzen: Tolosa aldean, Goierrin. Doinua Zumaia aldean desberdina, Hondarribia eta Irun aldean ere bai. Andoaingoa euskara garbia da.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko ekainaren 22a
- Iraupena: 0:01:13
- Erref: AND-024/051
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Hemendikan kanpoa ateatzen danian norbaite, Andoaindik, Tolosa aldea eo, Hernani aldea eo, nabaritzen al da euskera diferentia?
- Tolosan, pixkat aldatzen da; Goierri aldea're bai. Badie, hitz batzuk baittue, nere amak bazittun hitz batzuk hemen Andoaiñen ez zeudenak, Goierrikuak. Bazittun hitz batzuk. Oain ez zaixkit etorriko baiño.
- Ta doiñua ta zerbaiten diferentia izaten al zuen?
- Doiñua gehio aldatzen da Zumaia aldian ta hortan. Doiñua hoi. Gu gainontzekuak [serenoguak] gea, hizketa eta sendogua deula esaten det nik. Bai.
- Baiño garbiya dela esaten da?
- Garbiya, Andoaingoa euskera da garbiya, garbiya da. Ez ni andoaindarra naizelako e, baizik ni besteiri entzuten diyot hizketan ta esaten det, hoi ez da nere euskera.
- Zumaia aldekoa, adibidez?
- Zumaia aldekoak eta Irun aldekoak'e bai. Irun aldekoa, Hondarrabi-Irun aldekuak'e badittuzte bere hitz hola... Beak esaten due hitz polittak. Guk Goierri aldekuak zakarragua emen degula. Bakoitza geatzen gea gerenakin.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!