Andoain (Gipuzkoa)

Estraperloa II: Tolosatik

Estraperloa II: Tolosatik <p>Olioa amak eta biek Tolosako Kortadi janari dendatik ekartzen zuten, kontrabando garaian. Ondo portatzen zenak lortzen zuen jatekoa. Propinak eta garai hartako eltzetxoak, lurrezko potoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-024-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Olioa amak eta biek Tolosako Kortadi janari dendatik ekartzen zuten, kontrabando garaian. Ondo portatzen zenak lortzen zuen jatekoa. Propinak eta garai hartako eltzetxoak, lurrezko potoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ogiya ta oliyua.
- Oliyua, oliyua nik, ekarri gendun behin eo bi aldiz amak eta biyok, zegon garai batian Tolosan komestible bat Kortadi. Ta gure amak horri bidoiya ez dakit hamabi-hamabost litroko bidoiya erosi itten ziyon joan eta ekarri itten ziguen. Ta gero estraperlo garaiyean joan eta berriz’e litron bat eo bi eman itten ziguen oliyua. Ta hor etortzen giñan xextua kargatuta-ta Tolosatik. Oseake ondo portatzen zean lekun beti bado zeozer, baiño gerra goorra izandu zan e, nik banitt:un launak esaten zietenak "jo, hik oain'e bata berriya, nere amak ez dakala xoxik eta ez (e)zan egin bata berririk". Baiño bata berriya, baiño noizian behin nik bata berriya. Baiño lan inda, lan inda ta zintzua izanduta. Ta propinak'e hantxe potuan jasota.
- Amak ikusiko zun hoi?
- Honbre, beak eakutsi ziten. Beak ekarriko ziten eltzetxua, garai hartan eltzetxo batzuk bazian baiña erorita puskatzen zianak. Gero atera zituen kaja metalezkoak eta gauza dotoreguak. Baiño garai hartan zea zeon, lurrezko potuak zian. Oain'e badia nonbaitte, ikusten dia.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia