Andoain (Gipuzkoa)

Kanposantuko fusilamenduak

Kanposantuko fusilamenduak <p>Gerran, etxetik ikusten zuten nola fusilatzen zuten jendea kanposantuan. Andoainen, hainbat hil zituzten; baina arrazoi politikoengatik baino, ezinikusiengatik eta inbidiengatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-018-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerran, etxetik ikusten zuten nola fusilatzen zuten jendea kanposantuan. Andoainen, hainbat hil zituzten; baina arrazoi politikoengatik baino, ezinikusiengatik eta inbidiengatik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geo ikusten giñun, zea, gure etxetikan kanposantuba bertan [jartzen] baizen, ta kuartuko leihotikan ikusten giñun afusilatzen-ta nola aritzen zian. Amak ez zin uzten, e! Amak “Kendu hemendikan –esaten ziun– leihotikan”. Baiño bea beira eoten zan ta gu´re bai. Pareta kontran-o jartzen zittuen eta “ti”, “ti”, “ti”, “ti”, “ti”… danak lurrea.


- Noiznahi igual?


- Bai, nahiko noiznahi. Bai. Nahiko noiznahi. Hemenguak´e bazian ta. Hemenguak kanpuan´e botako zittuen eta kanpokuak hemen´e bai ta...


 - Herrin asko fusilatu zittuen?


- Hemen asko? Hemenguak, Andoainguak bertakuak asko-asko ez, baiño guk ezautzen giñunak, zera, famili normaletako gizonak, famili normal-normaletakuak.


- Ez dakit beste etxetan, baiña zuen etxian politikaikan... politikaz-eta hitz egitten al zenuen? O ba al zenuen hola... baten alde ta bestian alde ta holako zeak?


- Nik ez det uste politikuak zianikan hemen hil zittuenak. Politikuak baiño gehiyo zian inbiriya diyenak eta hola, alkarri zita sartu ta hola… Inbiriya o, deskuidatzen baldin bazea, zeozegatikan zorra igual… Zeatikan zorra´re ordun iya danak zea ibiltzen zuen: kuadernoa enkargukin ta. Zu ez zea /etzea/ gogoratuko, baiño iya danak garai hartan izaten zuen. Eta gero txekorra, o behiya, o txerriya ateratzen zendunian, ordun pagatzen zan. Ta ahal baldin bazendun pagatuko zendun eta ezin baldin bazendun, berriz, gutxiyo igual ta… Nik uste det inbiriyangatikan gehiyo pasa zala. Politikuak hemen... hemen hildakuak politikuak... Ez zat iruditzen.

Egilea(k): Josu Martinez de Azagra Martinez de Luco (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia