Etxean kantatzeko ohitura zeukaten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-017-055 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen bazuten kantatzeko ohitura. Apaizak erakusten zizkien bertsoak. Ahizpak txikia zenean bota zuen bertso baten zer kontatzen zuen azaltzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:01:32
- Erref: AND-017/055
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bertsoak
Transkripzioa
- Eta lehen hitz eitten ai giñan pixkat garai bateko kantataz eta bertsotaz eta…
- Bai.
- Ohitturik bazenuen kantatzeko?
- Kantatzeko? Bai. A! Gue ahizpa marmita garbitzen ta kantari aitzen zan. Bagenun guk ohittura kantatzen aitzeko, bai. Hure behintzat asko. Ta ni´re bai. Kantatzen gendun.
- Irratiyikan eta hola ba al zenuen? Irratirik eta telebistarik eta.
- Ez, ordun telebistaik ez zan. Ez, ez, ez, ez.
- Ordun, entretenitzeko, nonbaitte bertson batzuk ikasi biharko zian.
- Bai, bai. Elizaa juten giñan. Apaizak eakusten zizkigun. Apaizak, bai, bersuak botatzeko geo.
- Badakazu goguan bertso zaharrik edo…?
- No. Ez. Ez naiz gogoatzen. Gue… Nee ahizpa mojak —gogoatzen naiz— oso txikiya bersua bota zun: “Amatxo, ni txiki-txikiya naiz, baiño tori muxu bat”, ta bestia: “Amatxo, ni naiz askoz haundigua, baiño tori beste bat”. Hoixe gogoatzen naiz, “pero más no me acuerdo”…
- Bertsotan hola?
- Bai.
- Zuek bota?
- Txikik ziala nere ahizpa mojak eta. Bai. Bai.
- Zaletasuna bai behintzat.
- Bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!