Andoain (Gipuzkoa)

Euskara debekatuta kalean, baina babestuta bihotzean

Euskara debekatuta kalean, baina babestuta bihotzean <p>Mojekin dena gaztelaniaz ikasten zuten eta ikasle gehienak erdaldunak ziren. Euskaraz hitz egitea debekatuta zegoen, baita kalean ere. Gaur egun dena euskaraz egiten dute lagunartean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-009-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mojekin dena gaztelaniaz ikasten zuten eta ikasle gehienak erdaldunak ziren. Euskaraz hitz egitea debekatuta zegoen, baita kalean ere. Gaur egun dena euskaraz egiten dute lagunartean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero, pasa giñanian baita´re Villa Argentinaa, monjan konbentu hortaa… zergatikan, klaro, monjan konbentu hortaa nere izeba monjangatikan. Eta, klaro, ba, ordun, ba, pasa giñan horrea eta monjak zian danak erdaldunak. Eta dana-dana-dana iten gendun erderaz. Eta bakarrikan iten gendun etxian euskeraz amakin. Eta kalian debekatuba zegon. Kalian debekatuba zegon euskeraz hitz eitea! Hoi zan erruba gendekana hemen Andoaiñen. Danak basarritarrak, danak ezaunak. Zeatikan ni jaio nitzanian, nere amai aituta, nere aita nola zan iten zittuna kronikak Andoainguak, ba, ordun jartzen zun gendela, giñala ni jaio nitzanian, 1933n, hiru milla biztanle bakarrikan. Hiru milla. Eta gero, estadistika etorrita, konturatu nitzan eta bi milla ta beatzirehun o hola. Eta esan nun “Hara! Ba aitak arrazoi zakan”. Nik aituta amai. Eta hoik danak. Eta, gero, klaro, ba, juten giñan kolegiyo hortaa, danak giñan, ba, erdaldunak eta hola. Eta gero, ba, askok baita´re euskeraz, baiño gehiena iten gendun bi o lau neskakin euskeraz, baiño bestela danak erdaldunak zian. Danak erdaldunak! Eta gero, ba, oain…
- Zer zan, ba… Andoaingo jendia izango zan ba!
- Bai, baiño…
- Ta erdaldunak?
- Bai, bai, erderaz hitz eiten zan gehio. Zeatikan nola zeon horren debekatuba hoi…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia