Maria Jesus Fernandez Izagirre

Andoain (Gipuzkoa) (1933)

Biografia

Andoaingo Santa Krutzen jaio zen. Bi anai-arreba ziren. Berak hiru urte besterik ez zituen Gerra Zibila lehertu eta aita eraman zutenean. Andoaingo kronikak idazten zituen aitak. Aita hil zutela esan zietenean ama, bizimodua nolabait atera behar eta josten hasi zen: tailer bat zuen etxearen azpian eta emakume asko etortzen zen bertara ikastera. Ama Bretxara ere joaten zen fruta eramatera eta goserik ez zuten pasa, etxearen atzealdean zuten baratzetxoari esker, besteak beste. Eskola askotan ibili izan da; Kontxa Arretxerekin aurrena, doña Pazekin gero eta Villa Argentinan ere bai mojekin. Hogeita hiru urterekin ezkondu zen Santa Kruz ermitan eta bi alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
AND-009 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita gerran fusilatu zuten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Heziketa han eta hemen jasotakoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Euskara debekatuta kalean, baina babestuta bihotzean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Jolasean euskaraz eta gaztelaniaz Bideoaren ikonoa
5 Meza nagusiaren ostean, amonarengana Bideoaren ikonoa
6 Amonaren laguntzailea bisitatarako Bideoaren ikonoa
7 Donostiako "Infernuaren" istorioa Bideoaren ikonoa
8 Amak eskolan ondo ikasi zituen gaztelania eta gizabidea Bideoaren ikonoa
9 Gurasoek nola ezagutu zuten elkar Bideoaren ikonoa
10 Gurasoen ezkontza Bideoaren ikonoa
11 Ezkondu arte dena bekatu Bideoaren ikonoa
12 Andoainen ibiltzen ziren arrain-saltzaileak Bideoaren ikonoa
13 Alabei ere euskararekiko maitasuna transmititzen Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia