Andoain (Gipuzkoa)

Aita gerran fusilatu zuten

Aita gerran fusilatu zuten <p>Aita argiketari-maisua zen. Gerra garaian kartzelara eraman zuten iraultzailea izateagatik, eta kartzelan hil egin zuten. Polloen lurperatu zuten eta handik urte ugaritara arte ezin izan zuten ekarri Andoaina.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-009-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita argiketari-maisua zen. Gerra garaian kartzelara eraman zuten iraultzailea izateagatik, eta kartzelan hil egin zuten. Polloen lurperatu zuten eta handik urte ugaritara arte ezin izan zuten ekarri Andoaina.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aitta pentsatzet hemengua?
- Amona geldekan, hemengo amona, baserri batekua. Galardi. Eta ordun, ba, ezkondu zan Andoaina, kalea, eta... Kale Nagusia. Eta jaio zan hore nere aita. Eta hor bizitu da beti. Lana ta dana in du hor. Eta gero, ba, gerra denboran, ba, lan iten zun... "maestro-electricista" zan. Eta lana iten zun enpresa batian, eta mutillak eta gauzak zazkan, ba, erakusteko etortzen zianian aprendizak eta hola. Eta gero, ba, etorri zan gerra. Eta jarri zuen "comandancia militar" Andoainen. Eta esan ziyoen, ba, bost persona entidade hortatikan presentatu behar zuela horrea. Eta bitartian, baten batek, ba, esan zuen, ba, ziala "los revolucionarios". Eta alleatu zianian, "como pues no les vamos ha mandar..." eztiyou bialduko ostea, berriro, lanea. Hoiri kartzela jun behar due. Eta klaro, kartzela zan Andoainen, eta han eondu zian, ba, hiru aste oso kondiziyo txarretan. Eta gero, handika pasa zittuen kartzela Ondarretakoa. Donostiko Ondarretako kartzela. Eta han, ba, e... ya 22... hurrengo hillian 22... 22 octubre. Nola da octubre?
- Urriyan.
- Urrian. Urrian 22n, ba, in ziyoen "sumarísimo de guerra" eta hor... hil zuen hor. Eta gero, zean bertan... patiyo bertan. Eta gero, nik nakan izeba bat Antiguan eta abisatu zion nere amai eta presentatu zian denak, eta... Ez. Danak eaman zittuela Polloea. Eta Polloen, ba, bueno aber ba nun zeon... "a bestaldea pasa zittuela". Eta gero, ba, hasi zian indi... indagatzen ta beiratzen ta aber nun zauden ta nun zauden... Ta gero, ordun, ba esan ziyon konserge Polloekuak "Ez apuratu. Oso rato txarra pasatzen ai zea, baiño hemendikan zortzi urtea zure herria emango dezu". Eta ordun, pasa zian urte haik, eta esan zion... jun zan... konserjiak esan zion "ba hau da zure senarra". Ordun, hartu zuen kaja batian. Taxis batian... hartu zuen taxis batian bien artian. Ekarri zuen hezur hoik danak, baiño bitartian harrek ze in zun... Hitz ein zun hemen eta erosi zun panteoi bat. Sakrifiziyo haundiya inda, panteoi bat... zeatikan nahi zun, ba, honea etorri eta hemen in hori... oraziyo guzik eta danak eta... Behinik behin izateko, ba, gauza bat ona.

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia