Agur gariari eta auzolanei
Talai baserria lehen ez zen handia, baina soro ederra zuen. Garia gutxi erein izan dute etxean. Hala ere, berak ikasi zuen garia mozten eta jotzen. Lehen auzolanak izaten ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko martxoaren 03a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: AND-005/002
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
- Pentsatzen det Talai... zer zan baserri haundiya o?
- Ez, ez zan haundiya. Bost bat behi o hola zittun. Ez zan haundiya. Gauz bat zun earra: sorua zun earra. Ta hortik hazi giñan gu. Babarruna eta artua. Horko babarruna eta artuakin.
- Gariyik ezautu al zenun?
- Gariya ezautu nun. Urte bi o hola. Ezautu nun.
- Baiño asko ez.
- Ez, ez, ez.
- Zergatik ez?
- Orduako ya. Orduako ya... hemen garik leheno're apenas asko itten zan. Ta orduako ya bukatzen zeon hemengo martxa gariyakin, bai. Ikasi nun nik gariya moztutzen da, ikasi nun... Gero jotzen'e bai losa baten gaiñian nola jotzen zan. Aurrena zeakin txikorrakin lotu ta geo losa baten gaiñian jotzen zan alia kentzeko.
- Ta egueldiya nolakua behar zun?
- Hoi da. Egualdiya ona bihar zun. Aurrena zabaldu itten zan. Multxorruak itten zian. Zabaldu ta iyartzen zanian losan gaiñian jotzen zan.
- Ordun hezia zeola, oaindik ondu gabia zeola edo biltzen zan edo?
- Bai, bai, bai. Umedadia beti itten du multxorruan.
- A ya...
- Ta gero, iyartu ta jotzen zan. Ta geo, juaten giñan auzota're. Ni alleatuba nao... gaztia nitzan oaindik baiño izeban baserrin jotzen. Haiek asko eitten zuen gariya.
- Elkarri lagundu're asko ingo zeniyoen?
- Asko eitten zan ordun, baiño ya hoi bukatu zan... gure garayeako ya bukatu zan auzolan hoi hemen. Leheno lana laian ta dana auzolana itten omen zan. Oin ya bukatu zan orduako, gure garayeako.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!