Amoroto (Bizkaia)

Nazionalen dominak eta koñaka

Nazionalen dominak eta koñaka <p>Nazionalekin ibili behar izan zuenean, dominak erabili behar izan zituen. Bota ere egiten zituen. Herri bat hartutakoan, ko&ntilde;aka ematen zieten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMT-002-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nazionalekin ibili behar izan zuenean, dominak erabili behar izan zituen. Bota ere egiten zituen. Herri bat hartutakoan, koñaka ematen zieten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez zenduen ibiltzen holan edo zintarik edo medallarik edo nazionalakaz ibili ziñenien? nazionalan bandokoa ziñela erakusten ebana?
- Bai, medallak eta zerak eukitten genduzan, bai. Horrek ebalten genduzan. Bittartie zanien jaurti be bai lantzien leku baten ziher ta... bueno!
- Eta “Pena de muerte”ak eta holan egon zien?
- E?
- ”Pena de muerte”ak eta?
- Bai, egon zin horrek be. Horrek be bai, “Pena de muerte”ak eta bai. Hori esaten hasi naz... Franco, ba, gure ugezaba... Franco zan. Franco. Ta gero kantetan gendun, ba... hori: “entre Franco y…” zelan zan ha bestie? " Hemos [...] Norte y...” ez dakit zelakuk be, on ahaztuta daukadaz nik eta, baiña kantetan genduzan.
- A bai? Eta herri bat edo hartzen zan bakotxien, zelebreu?
- Herri bat... saltaparapetos-ta emoten euskuen ordun. Haxe franku emoten euskuen guri.
- Zer?
- Saltaparapetosa esaten geuntson zerari: koñaka. Berotzeko ha emoten eben “por vencer”, ta... Atakien-ta morukin-ta nahastien ibiltzen giñan ta.
- Ya, ya, horren zelebraziñoa.

Egilea(k): Josu Juaristi Urrutibeaskoa (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia