Amoroto (Bizkaia)

Zapadoreetan izena emanda boluntario

Zapadoreetan izena emanda boluntario <p>Gernika bonbardatu zutenean, hegazkinak ikusi zituzten. Zapadoreetan boluntario eman zuen izena. Gauez lan egin eta egunez lo egiten zuten. Hamar pezeta ordaintzen zioten eguneko. Tabakoa ere ematen zieten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMT-002-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gernika bonbardatu zutenean, hegazkinak ikusi zituzten. Zapadoreetan boluntario eman zuen izena. Gauez lan egin eta egunez lo egiten zuten. Hamar pezeta ordaintzen zioten eguneko. Tabakoa ere ematen zieten.

Transkripzioa

- Gerrie urten zanekoa?
- Gerrie urten zanekue, ba, Gernika bonbardeau ebenien be hementxe gengozan gu. Ordun be gu mutikuk ta. Hor ziher lantzien hiru abioe agertzen zin hortik honutz ta hamen ziher, bueno, abioie ta. Gero, barritz, gero akabo. Hor ziher jun giñanin, akabo barritz. Bueno, bueno. Zapadorietan edo nun-nun apuntau biher. Ze guk, sartu zakun erropa batzuk ta, [genduzen] erropak ta, zakun sartu ta, han jun giñan gu aurretik. Ta gero, ba, nunun apuntau bihar ta Zapadorietan apuntau giñen. Gabaz egitten gendun biharra biharra, ta egunez lo egitten zan apurre, egunez.
- Ta zer dala ta juan ziñen, zer dala eta dezididu zendun Zapadorietara juatie?
- Zer dala eta, ba, hor ziher jun [giñan gu] hor aurrin, baiña gu... guaz jun ziñak be, gure paltarik ez euken harek be. Ta guk be, jango bagendun, irabazi ein biher gendun pixkat. Ta hamar pezeta pagetan euskuen.
- Hamar pezeta?
- Hamar pezeta!
- Ze, astie edo hillie edo...?
- Egune, egunien hamar pezeta! Ta zera be bai, fumetako be raziñoie be. Nik ontxe fumau dot... On be ba... hori bizixuori badauket. On be goxin “Ducados” bat, zigarro bat, goxin armosautekun beti. Han tekamanan dauket [...]. Baiña ordun pakete bat inguru lauskitzen gendun, e.
- A bai?
- Bai! Enda, gero, gerratik etorritte be bai. Errazionamentue altxaten gendun, ta tabako, ta puru zaharra ta…

Egilea(k): Nere Juaristi Urrutibeaskoa (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia