Amoroto (Bizkaia)

Abadeei agurra militarren pare

Abadeei agurra militarren pare <p>Neskak eta mutilak bereizita ibiltzen ziren eskolan. Abadeak agurtu egin behar izaten ziren makurtuta, militarren pare. Eguerdiko hamabietan errezatu egin behar izaten zuten. Eskola baino garrantzitsuagoa zen doktrina.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMT-002-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neskak eta mutilak bereizita ibiltzen ziren eskolan. Abadeak agurtu egin behar izaten ziren makurtuta, militarren pare. Eguerdiko hamabietan errezatu egin behar izaten zuten. Eskola baino garrantzitsuagoa zen doktrina.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mutilek mutiletara edo...? Eskolan.
- Ez, bai. Mutillek mutilletara, ta neskak nesketara egoten giñen, hori bai, Bai, bai. Ta ordun.... On (orain) abadeik be ez dago Amoroton ta, andrazko batek emoten dau. Atzo be, andrazko batek emondako mezie entzun gendun.
- A, bai?
- Mojie edo. Ta abadik, kristo lakoxe abadik, morroskuk egoten zin, ba, bueno… Ta abadik ordun saludau egin biher izeten zin /einbizitezin/ gerra denporan, ha zera, militarrak lantxerik. Abadik saludau, saludetan zin ordun.
- Zelan ?
- Bai, eskuaz einde!
- Eta, makurtu ta...?
- Bai. Bai. Ta hamabixek joten ebenien /jotebenin/ be errezuek. Hamabixek joten ebenien hamabixetako errezue. Ta hemen bat, izen zan, horixe. Paki, hemengu da Paki. Ez dakit! egon zara zu Pakiaz. Ba hangoxe etxeku da Paki. Bueno, ixetez Goixoku... horkue, baia horraxe ezkondute dago. Ta gizona be denpori da hil jakola. Gixona, gixona be, hiru bat urte edo ixango die, bai…
- Orduen, hori abadieri ta errespetue…
- Bueno, abadiai, bai hoixe!
- Baina, eskolan eukitzen zenduen ala abadie?
- Eskolara be etorri sarri egitten zan. Baiña ordun, eskoli baiño gehixago be dana zan doktreiñi edo zera zan, ikasi barik, ikasten zana, dana doktreiñi ta hortakoixe zera ikesi biher izaten zan ordun. Bai.
- Bai, zer zan inportantiaue eskolie baiño?
- Eskoli baiño, inportantiaue izaten zan, ba... Ordun, dana haxe zan ta. Bai.
- Eta eskolan, maisue edo maistrie edo?
- Maisue eukitzen gendun guk. Mutilek maisue eukitzen gendun. Ta maistrik ordun, neskak, bai. Neskak maistri. Ta maistrien eskoli zan hemendiko aldin, [horixe] goiezela, berton entradan zan.
- Eta nungotarrak eurek?
- Nungotarrak, lantzien leku batekuk egoten zin. Bai, lantzien leku batekuk.
- Baina euskeldunek?
- Euskaldunek gehixenin; baiña iñoz bai, “kastillanuk” be egon zin iñoz.

Egilea(k): Nere Juaristi Urrutibeaskoa (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia