Ama 17 urterekin etxean bakarrik. Beste guztiak kartzelan
Durango 1936 Kultur Elkartea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-187-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Boroa
- Proiektua: Durango 1936
- Elkarrizketatzailea(k): Durango 1936 Elkartea
- Data: 2017(e)ko abuztuaren 14a
- Iraupena: 0:01:12
- Erref: AMO-187/005
- Kodifikatzailea: Durango 1936 Elkartea
- Emalea: Durango 1936 Elkartea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Durango 1936 Kultur Elkartea
Transkripzioa
- Etxeko denak zeuden gartzelan, bera bakarrik zegoen, eta zegoen, gainera, abereekin, ba, etxeko…
- Eta emakume bat.
- Etxeko egoerarekin.
- Eta emakume gazte bat.
- Ta orduan egin zioten tutoretza bat montatu zioten eta tutoretzan sartu zioten aittitte, euzokidea eta nik uste dot lau pertsona ziela. Eta bestea bat zen Zornotzako tipo bat Sisto Montoia eta, ba, ez dakit, laugarrena ez naz gogoratzen. Baina nik informazio hau gehiena daukat etxeko paperak arakatuta ta irakurrita eskutitzak eta hori. Ta gero, ba, antza denez, ba, aitite nola hil zen, jakin zutenean, ahizpak Saturrarango gartzelan zeudenez, ba esaten diote egoteko lasai, aber ondo lo egiten duen. Eta berak esaten dio ba ezetz ze ez duela ulertzen zergaitik aita hil duten, pentsatzen dagoela edo egun guztidxan buruari bueltak emoten ari dela, eta besteak erantzuten diote, ba, lasai eoteko, ama bi dekozela eta ama bi hoidxek aterako direla laster ta etorriko direla bera zaintzen, eta egoteko lasai.
Egilea(k): Elene Jareño Murillo (Urritxe institutua) , Ester Marquez Gascon (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!