Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Zazpi urterekin erretzeari uzteko tratamendua

Zazpi urterekin erretzeari uzteko tratamendua Behin zazpi urte zituztela, auzoko lagunekaz zeudela, beraien aitek egiten zuten moduan erretzea pentsatu zuten. Aitak harrapatu eta ezer gertatuko ez balitz bezala, puruak eman zizkieten. Denak mareatuta, botaka... bukatu zuten. Tratamendu ona izan ei zen, ez baitzuten gehiago erre.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-136-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behin zazpi urte zituztela, auzoko lagunekaz zeudela, beraien aitek egiten zuten moduan erretzea pentsatu zuten. Aitak harrapatu eta ezer gertatuko ez balitz bezala, puruak eman zizkieten. Denak mareatuta, botaka... bukatu zuten. Tratamendu ona izan ei zen, ez baitzuten gehiago erre.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ointxe konteuko dotsut geuze bat, beste geuza bat. Baten lagunekaz, han euzoko lagunekaz bagauz ta batek badiño: "No! Aitten moduen zegaittik ez dogu fumetan?". Sartun gara han ehuntzek eta txarri ta konejerak eta gallinerue txabola handi bet euki genun ta sartu gara han txabolan ta tabako-orrixe, tabako-orrixe ipiñi ta. Danok keie daridxola gauzela, sartzen da aitte ta: "Ene! Aiba!". Zazpi urte euki giñuzen. "Zuek be erretan?" ta "ba bai". "A bale, bale" ez bota zigarroak e!". Joan zan etxera, ekarri eban kaja bat purue eta bakotzari puro bana. Isetu eta segidukuen danok marieu giñen, botaka hasi giñen, gehidxau iñok erre bez! Beittu zelako tratamentu ona, gehidxau erre bez. Joe! Bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia