Larreako eta Etxanoko eskolara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-136-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Etxano
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko abuztuaren 07a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: AMO-136/007
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Gu eskolara be txiikitan ya han Larran euan kolejio bat, ez daitz entzutie badekozu. Frailiiek euki eurien palazidxo bat, zan "Palacio de Larrea". Larrea zan, "conde, el conde Larrea" edo hori eta haren palazidxoan euazen frailleak, nobizidxoakaz. Eta emoten ebien eskolea, kanpoko jenteari be bai. Asko ez, jente gitxiri. Ta gero umeak be parguloak be, zemat egongo giñen ba? lau edo bost. Ta zazpi urte ein nittunetik gero Etxanoko zerera, eskolara, bialdu ustien.
- Herrire?
- Gero
- Etxanoko herrire?
- Bueno, Etxanok hemen Kaitanan, Kaitanan hor euki eban udaletxea ta eskolak.
- A bai? Kaittanan?
- Bai, bai hantxe lehen, arkupietan [...] oin kotxean harantzako aparkametue dau, ba hantxe aparkamentuen egongo zien Etxanoko zerak. Ta han egoan taberna bat "Txiribittu" deittuten zana, eta ha zan aguazille, txistularie eta bueno, dana zan. Han Etxanon, bai. Gure osaba bat be konzejala izen zan hainbeste urtean, bai.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!