Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Liberazioaren eta garaipenaren jaia

Liberazioaren eta garaipenaren jaia <p>Durangon apirilaren 28a, Joseberen urtebetetze eguna, egun handia izaten zen, Liberazioaren Eguna ospatzen baitzuten. Durangon beti egon dira karlista asko. Apirilaren 1ean "fiesta de la Victoria" zela-eta, beraien etxe aurretik gobernadorea pasatzen zen Axpera bidean. Umeak ziren eta adi-adi egoten ziren gobernadorea ikusteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-129-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Durangon apirilaren 28a, Joseberen urtebetetze eguna, egun handia izaten zen, Liberazioaren Eguna ospatzen baitzuten. Durangon beti egon dira karlista asko. Apirilaren 1ean "fiesta de la Victoria" zela-eta, beraien etxe aurretik gobernadorea pasatzen zen Axpera bidean. Umeak ziren eta adi-adi egoten ziren gobernadorea ikusteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mila: Oin akabeu zen ha. Lehen urtietan zelebretan abien, baia oin akabeu zen.
- Bai? zer zelebretan abien, ba?
- Mila: Durengon?
- Josebe: Durengon jai itzela zelebretan zan!
- Mila: Durengon karlistak asko egon zien.
- Josebe: Karrerak-era, bizikleta karrerak-eta bueno! Durengo zan ikusgarridxe, pelota-partiduek-eta. Jai konpletue eitten zan Durengon.
- Mila: [...] egune? Ha egune zera zan orduen. Honek liberaziñuok, "Ffesta de la Victoria, uno de abril, fiesta de la Victoria". hametik gobernadorie pasetan zan.
- Josebe: Axpera.
- Axpera, Axpen ze eitten abien?
- Josebe: Suek-eta
- Mila: Suek. Eta beste zeozer be eitten abien, apaldu
- Josebe: Apaldu eitten abien.
- Mila: [...] atzera Bilbora. Hametik pasetan zien.
- Josebe: Gabien.
- Mila: Gabien.
- Josebe: Goberndarie noz paseuko geu be begire egoten giñien umiek-eta.
- Mila: Eta gero toketan zan batzuetan eguen santu-edo.
-Josebe: Bai ba, zera izeten da, jaidxe izeten da.
- Mila: Aste Santuen, eguen santue, bariku santu. Eta zapatu santuz gu juten giñen Bernagoittire mezara eta ariñeketan gobernadorie ikusteko. Ez eizu ein! Holantxik zan, goittik behera. Toketan zanien horidxe fetxieori e, "uno de abril, uno de abril"
- Josebe: "Uno de abril"
- Mila: Fiesta de la Victoria" izeten zan. Gero garizumiek ibiltten deuz gorabeherak, gorabeherie ipiñi ezkero ba... Ha beti "uno de abril"". Ta garizumie atzenien izeten da. [...].
- Ta Durengoko Liberaziño Egune?
- Josebe: Ha Durongon, Durongoko erromeridxara. Ze jai handidxe izeten zan Durongon, ene!
- Mila: Handixe izeten zan.
- Josebe: Handidxe, handidxe.
- Mila: Gerrien ostien barriz. Horidxe handidxek egoten zien.
- Josebe: Bizikleta-karrekak, pelota-partiduek.
- Mila: Herri batzuetan gehidxau izen zan beste baztuetan baiño.
- Josebe: Baia Durengo zan, bueno Durengo! Durengon karlista askoe gon zielako.
- Mila: Karlista asko egon zielako. Karlistak zera zan Durengon, esaten abien, izen be halan izengo zien, ze holan izeten zien-eta. Eta gobernadorie be Axpera-eta. Honako zera egon zen behintzet zeozer. Zeaittik ba, guk be entzunde.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia