Maistra euskalduna, baina ezin euskaraz egin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-120-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Montorra auzoko eskolako maistraren alaba bere laguna zen. Maistra zornotzarra eta euskalduna izan arren, ezin izaten zuten euskaraz egin.
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 25a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: AMO-120/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Politika eta Franco , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
- Bai, gero maistrien alabie lagun itzela zan nirie.
- Nor zan maistre hori?
- Doña [Benita], Zornotzakoa.
- A, euskeldune?
- Bai.
- Eta euskeraz eiten zenduen eskolan?
- […] bai.
- Jo, baina maistrie zornotzarra izenda…
- Baiña orduen ez zeben ametitzen euskeraz eitten, koittaue! Iñun bez! Dana erderie. Ta nik halan-holan justo samarrien erderie jakin nauen. Ta maistrieri esan notsen: “Nik ez dakit erderaz”. Ta “Tú lo que no sabes es morder”. Ze ni juaten nintzen amagaz plazara, ta eruaten notsen maistrieri gaztaiek eta arrautzek eta [hurrak]. Ta han askori. Ta danak [ezetuten zien].
Egilea(k): Uxue Arrese Torres (Urritxe institutua) , Ane Mugarza Laucirica (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!