Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

'Abendu Santu honetan' abestia

'Abendu Santu honetan' abestia <p>'Abendu Santu honetan' abestia kantatzen du. Bere aita eta neba etxerik etxe joaten ziren abesti hori abesten. Gabonetan eta Santa Agedatan gizonezkoak baino ez ziren aritzen abesten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-119-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

'Abendu Santu honetan' abestia kantatzen du. Bere aita eta neba etxerik etxe joaten ziren abesti hori abesten. Gabonetan eta Santa Agedatan gizonezkoak baino ez ziren aritzen abesten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aittek kantetan zan moduen honek diez:
Abendu santu honetan,
jesusen jaiotzian,
kontentu handiz dabiz
guztion poz gaitian.
Maria y Jose
Jesus, Maria y Jose.

Belengo portalian,
han estalpe batian
jaio da Jesus ume,
ganadu artian.
Maria y Jose
Jesus, Maria y Jose.

Astoa arrantzia,
ididxek arnasia
halan berotzen dabe
jaio dan infantia.
Maria y Jose
Jesus, Maria y Jose.

"Las tres canciones". Hori joaten zan gure aitte eurretik beste hiru-lau euzokogaz eta nire Jose nebiaz soiñue joten zauen, filarmonikia. Eta haixeaz joaten zien. Etxe batien emoten otsien ogidxe, beste baten txorixo bi, beste baten ogi zati bet eta gero abade-etxien Erregen egunien edo emoten otsien afari-meridxendie eitten otsien.
- Eta gizonezkoak bakarrik joaten zien?
- Bai, gizonezkoak bakarrik.
- Andrazkorik ez?
- Gure etxien ez. Etxanon, ez, "solamente" gizonak. Eta Santa Agedetan be gizonak, bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia