Gerran etxea utzi behar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-113-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Etxano
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko ekainaren 29a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: AMO-113/006
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ondasunen galera , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Orduen zuk baserriko bizimodurik ez dozu ein umetan!
- Ez.
- Gero ein zara.
- Gero ein naz, bai.
- Ordun zuk gerrie be Bilbon bizi zendun.
- Bai, bai, joan gintzezan ebakueute ez dait noraiño. Hori ba zenbat urte? “El año treinta y seis”ien, treintaisietien, sietien izen zan ebakuaziñoa, ba sei urte eitteko, ze setienbrekoa naz.
- Klaro, sei eitteko.
- Sei eitteko. Akordetan naz untxe Jesuseaz. Zelan juen gintzezan danok eta umiak eta autobus beten jente asko ta ez dait noraino joan gintzezan, lekuteraino joan gintzezan!
- Ta luzero-edo?
- Ez dot pentsetan. Gu han pentseten dot /pentsot/ zortzi egun edo paseu, ze gu egon gintzezan Santanderreko bidien eta pase zienien zerak, harantza tropak, gu ia etxerantza etorri gintzezan, baia gure gure etxiak kamiñoa deko eurreti ta atzeti norteko trena pasetan da ta zubixek dauz, ta zubixe errekan be han, errekia dauen lez zubixe, ta zubi bixek, goikoa ta behekoa, danak gerra denporan bota zertu ein zittuezan, bota eittuezan, bonbardieu-edo. Ta ez dakit zelan etorri gintzezan ba, danok batera etorri ta etxia be guria abiaziñoa zertute egon zalez, zulotute, goixe tailletue dana euriz beteta ta beste etxe baten edo bizi gintzezan harik eta konpondu arte.
- Orduen etxia apurtute.
- Apurtute tailletue! Apurtute goittik, ze zubixe bastante altu dau norteko trenen zerien, eta ..ba ..bota eurielez egon gintzezan zertute, beste etxe baten bizitten, beste lonjan baten edo ez dait nik zelan egon gintzezan harik eta konpondu arte, bai.
- Zeuona zan etxie?
- Ez, ez, ez, ez, ez.
- Arrentadorak-edo.
- Orduen ez zan egoten etxia. Uzandrak eoten zien han bizi zien ondoan ta, jenterik gehixena izeten zan zera arrentadoria. Orduen errentarik be ez zan egoten kasi bape ta, diru gitxi pagetan zan ta, pisuek ederrak, handixek, baia.
- Ta famili txikixe ziñien zuek.
- Bai ba, nire aitte eta anaixia bixi zien, ezkondu zien ta batera bizi gintzezan, baia gu nire lengusiñe nire edadekoa ta ni komuniñoa eindde ensegida joan ein zien harek. Nire tiok Lezamako estaziñoan, Bilbon, han Calzadas de Mallonan eitten euen biher, estaziñoan eta han emon otsien pisue, ta harek hara joan zien ta gero gu bakarrik.
Egilea(k): Oihane Amantegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!