Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Hil ostean egin beharrekoak

Hil ostean egin beharrekoak <p>Etxeko norbait hil ostean, gaubeila egin eta arrosarioa errezatzen zen. Hileta osteko bazkaria egoten zen auzoko eta senitartekoentzat. Lepoan eramaten zuten gorpua lau andarek, auzoko gizonezkoek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-104-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxeko norbait hil ostean, gaubeila egin eta arrosarioa errezatzen zen. Hileta osteko bazkaria egoten zen auzoko eta senitartekoentzat. Lepoan eramaten zuten gorpua lau andarek, auzoko gizonezkoek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kanbixe die geuzek.
- Ta hori, hori ya hil ostien, baiña nonor hiltzen zanien zer ein biher izeten zenduen, zure aitte edo ama hil zanien, zer? bertan gabaz ze eitten zenduen etxien?
- Ba gaubelie. Ta gero ba errosarixo bat errezeu ba paittarra, tragotxu bet ein, berbaldi bet ein ta atzera beste errosarixo bat. Ta gero entierriuko bezkarixe izeten zan parientieri eta auzokoari-ta.
- Eta hor Etxanora nundik eroaten zenduen gorpue, diñot kotxe barik-eta?
- Ba lepoan. Lau andarik hartute. Hor bide zantarrak-eta.
- Ta ataute?
- Ba ataute ba, ataute lepoan hartute.
- Egoten zan baten bat arotzen bat-edo?
- Bai beti egon die eitteko zerak euren arotzerixek-eta zentroan beti egon die.
- Orduen hartun eta atauten lepo ganien?
- Lepo ganien.
-Ta andariek geure gun familiarrak izten die lehen be bai?
- Ez, lehen euzokoak.
- Edozein euzoko edo gizonezkoa?
- Bai, bai, gizonezkoak, gizonezkoak.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia