Zornotzan euskarak izandako atzerakada
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-021-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zornotzan euskara asko galdu da. Euskaraz egitea makurkeria zen lehen.
- Auzoa: Euba
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 11a
- Iraupena: 0:00:58
- Erref: AMO-021/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
-Zer dala-ta galdu da?
-Nik ez dakit /eztait/ ba, gerra ostien “de menos” euskerie “como aldeanos”, “era cosa…”.
-Baiña hori herri askotan! Beste herrixetan ez da galdu hemen galdu dan beste.
-Hamen nik ez dakit /eztait/ ba nik e…, hamen jente zera eon da, apur bet e… –ta Durengon gitxiau Zornotzan baiño, e!– jente kategorikoagoa edo eure… inportantzidxe. Euskerieri “como bajona”, bajue topetan eben. Euskera eittie bajue.
-Baserritarra.
-Bai ordinaridxoa, ordinaridxoa. Nik ez dakit, ba, horregaittik galduko zan.
-Horixe, horixe piztu biher da /bida/. Hori, hori, hori aldendu ein biher da /bida/, ta [euskerieri indderra emon biher jako zelan-halan]. Guk [eukigu ], baia bestieri…
-Bai ahalegiñek badabiz eitten, e.
-… lagundu ein biher jakie /bijakie/.
-Baia kostako da ondiño urte batzuk e, urte batzuk kostako da.
Egilea(k): Yurena Hazas Barrocal (Urritxe institutua) , Ana Tobin Martiartu (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!