Azkoitia (Gipuzkoa)

Azkoitia, herri euskalduna

Azkoitia, herri euskalduna <p>Azkoitia herri euskalduna izan da beti eta hala izaten jarraitzen du. Euskaraz bizi daiteke herrian. Hala ere, zaindu beharreko kontua iruditzen zaio, ez dagoelako ziurtatuta beti hala izango denik. Askotan, gainera, gaztelaniaz egiten digutenean halaxe erantzuten dugu, besterik gabe. Berak orain kontzienteki lehen hitza euskaraz egiten du beti.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-078-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Azkoitia herri euskalduna izan da beti eta hala izaten jarraitzen du. Euskaraz bizi daiteke herrian. Hala ere, zaindu beharreko kontua iruditzen zaio, ez dagoelako ziurtatuta beti hala izango denik. Askotan, gainera, gaztelaniaz egiten digutenean halaxe erantzuten dugu, besterik gabe. Berak orain kontzienteki lehen hitza euskaraz egiten du beti.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Euskerien egoerie Axkoittixen nola ikusten den? Orokorra.
- Nik uste diñat, orokorrin, beti izen gea herri euskaldun bat eta hala izeten segitzen deula. Egixe esan, nik nahi izen ezkeo, herrixen euskeraz bizi leiket, erderaz eitteke. Hori da adierazgarri bat neretzat oindik posible dala jun haragixe erostea eta euskeraz eittie, okindegixen´e bai... alde danetan. Hala´re, beti zaindu beherrekue iruitzen ziten. Garai baten nik [esan bezela] “uf, Axkoitti, uf, aseguraute %100 euskeraz, ederki”. Aaa... oin ya... ez hainbeste. Bai. Honbre, kanpotik´e jende asko etorri den azken urtetan. Bueno, bai. Geuk´e iguel, pentsau, bankure jun o ez dakit nora jun eta erderaz ein geuri eta guk´e iguel erderaz erantzun, ez? Ba hori eitten badigue, guk´e erderaz. Osea, kontzientzi hori. Ni geroa hasi nitxiñan: “Euskeraz ba al dakizu?”, lehenengue behintzet euskeraz ein, ez, beari: “Euskeraz ba al dakizu?”. “Ai, bai, bestie, gutxi…”, “Bueno, ba, poliki eingo dizut”, o bestela, “Bueno, ba, erderaz eingo dizut”, baiño hasieran behintzet. Bai, holako gauzekin konturau naun. Bai. Orokorrin ona esango niñan, baiño zaittu beherrekue´re bai.

Egilea(k): Kiara Elola (Azkoitia BHI) , Irati Iturbe (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia