Elias Euba Irakulis
Euba auzoa; Amorebieta-Etxano (Bizkaia) (1920)
Biografia
San Antonio auzoko Kurutzeta etxean jaio eta bizitakoa. Aita bertakoa zuen, arotza, eta ama Ibarra baserrikoa, sagardotegia dagoen etxekoa. 12 neba-arrebako familian zortzigarrena izan zen, eta horien artean bi fraide eta bi moja egon ziren. Beraien etxeko beheko partean taberna izan zuten. Sei urterekin, San Migelgo eskolara joan zen eta urte betera amaren jaiotetxera joan zenez, Montorrako eskolara joan zen 12 urtera arte. Gerra garaian, etxeko bakarra izan zen alde egiten, Lezamara eta Artzentalesera joan zen ebakuatuta. 18 urterekin, Espainiako Gerra Zibila bukatzeke zegoela, soldadu joan zen Lizarrara (Nafarroa), eta gerratea bukatu ostean, Bartzelonara eta Tarragonara joan zen. Lau urteren ostean, beste bi urtez Sukarrietan, Kanala eta Arketa (Ibarrangelu) inguruan egon zen destinatuta. Oso ondo gogoratzen ditu gerrako kontuak. AMO-014 grabaketan bere emaztea ere azaltzen da tarteka. Gainerako grabaketak bere emaztearekin batera egin zitzaizkion.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AMO-014 | 2011 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
AMO-015 | 2011 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
AMO-021 | 2011 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
AMO-022 | 2011 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
AMO-023 | 2011 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
AMO-041 | 2008 | Zornotzako toponimia | Rakel Iruarrizaga - Ane Olabarri |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute