Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Zornotzan auzorik auzo aldatzen da euskara

Zornotzan auzorik auzo aldatzen da euskara <p>Eubatik Bernara euskara aldatu egiten da. Zornotzakoekin ere aldea nabaritzen dute, txikia bada ere. San Migelen eta Autzagane aldean Eubako euskara bera egiten dute. Boroan, ostera, Lemoako kutsua nabaritzen zaie.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-017-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eubatik Bernara euskara aldatu egiten da. Zornotzakoekin ere aldea nabaritzen dute, txikia bada ere. San Migelen eta Autzagane aldean Eubako euskara bera egiten dute. Boroan, ostera, Lemoako kutsua nabaritzen zaie.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuk igertzen dozu diferentzirik Eubako berbetatik Zorrontzako beste auzune batzutara?
- Bai, diferentzixe bai. Hemendik eta Bernara be bai. Han itten daurie “ni banoa” ta […] esaten daurie “ni banue”. Edo holan… [“due”]. Ta beittu e, dauz kilometro bi bakarrik. Eta Zorrontzara be ba apurtxu bat diferentzitxua dekie. Igual e, zelan esango dotsut /esangoitzut/ ba? Berba gitxi da iguala, baia… Eubeko Eube-Eubekoa…
- Ta Boroa ta San Migel eta…?
- Bai, San Migelek eta guk betik, San Migelek eta guk euskera bardiñe.
- Ta San Bartolome, Autzagane, Boroa…?
- Nik pentsetan dot bardin. Boroan be apurtxu bat akabekerie diferentetxuau edo. Lemoatarra-edo hartzen deurie, bai. Ta hamen be askok –Euben bizi arren– Durangoko hori -ue, “astue” edo –guk “astoa” ezta?– “astue” edo. Dauz etxe batzuk, Euben izin arren, euren gurasoak izen direnez hango Durango aldeko hortik… Ze Durangon eitten da hori, “astue” edo “[banue]”. Ta, ostearrean, itten daurie hiketa edo polittau eitten daurie [honekin] neskak…
- Bai, ezta?
- Bai, [hiketa asko]. Itten daurie.
- Ba, bueno, ba eskerrik asko, Jesusa.
- Zeuri be bai.
- Hemen egongo zara [...]
- Ondo pasa.
- Hemen egongo zara beste zornotzar batzukaz batera, eta… bueno, zure permisoagaz, ba, hamen egongo diez zure kontuek.
- Bai, eskerrik asko.
- Zeuri, zeuri.

Egilea(k): Angela Bodas Cadarso (Urritxe institutua) , Paula Gaston San Bernardo (Urritxe institutua) , Leire Rodriguez Huertas (Urritxe institutua)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia