Jesusa Izagirre Esturo
Euba auzoa; Amorebieta-Etxano (Bizkaia) (1928)
Biografia
Eubako Izagirre taberna-dendako alaba, “Pijon” ezizenez ezaguna zena. Aita bertakoa zuen eta ama Begoñan jaiotakoa, baina Arratian hazia. Gerra sasoian, milizianoek etxea errekisatu zieten eta Burtzeñara (Barakaldo) eta Karrantza aldera joan ziren ebakuatuta. Betidanik ibili izan da tabernako eta dendako beharretan 14-15 urte ezkeroztik, eta bertako kontuak oso ondo gogoratzen ditu. Bizartegia eta auzoko telefono bakarra ere zuten bertan. Erretiratu ostean joan zen auzo bereko Errekaldenera bizitzera, senarraren jaiotetxera. Lau seme-alaba izan zituen. AMO-048 grabaketan Zornotzako toponimiako ahozko eren berri ematen du.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AMO-016 | 2011 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
AMO-017 | 2011 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
AMO-048 | 2007 | Zornotzako toponimia | Rakel Iruarrizaga - Ane Olabarri |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute