Dendan saltzen zutena
Dendan zer saltzen zuten azaltzen du: gailetak, ardoak, xaboia, olioa, ogia, sardina zaharrak, kafea, azukrea... Arraina eta haragia nondik ekartzen zuten azaltzen du.
- Auzoa: Euba
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 10a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: AMO-016/014
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Negozioak, dendak , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
-Zer egoten zan dendan?
-Ene! Danetik.
-Be bai?
-Dendan? A! e…
-Gaurko beste gauza?
-Ez, ene! Lelengotaz zuk pentsetan dozu oingo moduko… bueno, galletak eta ardauak eta likorrak eta horrek asko saltzen gaiñuzen. Ardaua beti saltzen zan asko. Baia zer esango dotsut, ba? hainbeste, oin dauen beste geuze horrek galletak-eta be Maria edo bizkotxo edo zera, baia oin dauz… Ez zan ez. Jaboie, ta orixoa, ta ogixe, ta horrek e… sardiñe zaharrak asko saltzen zien. Bueno, gerra ostien sardiñe zaharra…! Niri be asko gustetan jate, e! Ta oin, klaro, oin kapritxo bat da, oin karuei ei dauz. Eta orduen asko ba… hori, basarriko gauzie, basarrixe izen zan danak eta. Ta zer esango dotsut ba?
-Peskerie etorten zan?
- Kafie betik. Kafie eta azukerie eta horrek… basarrixe izen arren, asko gustetan zan kafie, e.
-Ta hori: arraiñe eukitteko, peskaterie etorten zan?
-Etorten zan astien baten edo. Bai, horrek bermeanak-eta etorten zien, bai, euren karro zerakaz edo. Ta okelie be Zorrontzatik karro baten etorten zan, okeliaz be bai ezetute dekot. Karnazerixe gero Euben ipini eurien, baia ariñau etorten zan karrotxuagaz –Raimundo-edo eukien izena pentsetan dot eta– saltzen.
Egilea(k): Amaia Gerediaga Rodriguez (Urritxe institutua) , Naia Hernandez Larrea (Urritxe institutua) , June Zugazaga Mena (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!