Azal-biko taloak egiten zituzten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-013-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Azal-biko taloak egiten zituzten, oso gozoak. Esnearekin, arrautzekin edota urdaiarekin jaten zituzten taloak. Labean egindako artoa ere oso gustuko du Eliasek.
- Auzoa: Euba
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: AMO-013/040
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko lanak » Artoa , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
- Taloa-ta be eingo zenduen?
- Bai, taluek, bai, taluek goxuek eitten zien, ba, zer bikoaz esaten da, azal bikue talue, aittu dozu? Ba, azal bi, taluek alderdi bixetatik azalak, ta ba goxuek izeten zien. Lelengo ba, hori, urune ta zerien ta bolie, ta jo-jo ta ipiñi talo parien ganien ta lehenengoko bueltie emon, ta gero atzera be talo parien ganien,ta gero, zera gero iguel han astinddu eitten zien, bakizu zer dan? “hinchar”, ta gero taluek ba zera, azala eukitten eben. Ta, esniaz be iguel, edo gero pernillaz edo arraultziaz nahasteute, pernille sartanien, ta gero, taluaz jan, zelako goxue. Bai, ta urdaixe-ta, urdaixe bai talo bittartien, zelako goxue izeten zan. Untxe be agora etorten jat gustue. Bai.
- Oin ez dozu jaten talorik iñoz?
- Oin ez deku urunik eta ez dogu jaten.
- Ta morokille?
- Morokillik bez, ba, hor Elorrixoko batek, elektriziste batek, ekarri oskun artue laban eindde, artue. Ta Gabonetan zera, txiki-txiki ein zatixek, ta esnetara bota, ta esnetan irikin bat emon, ta jan gozo, ha be artue, bai.
Egilea(k): Eider Izagirre (Urritxe institutua) , Haritz Mirandona (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!